Seihileko Arteko Ikastaroak 2020

Epe honetan denbora librea dakazunez, urtarrilaren azkeneko bi asteetan egiteko hiru ikastaro proposatzen dizkizugu

Ikastaro hauek doakoak dira, lehenengo txanda urtarrilak 21etaik 24era eta bigarrena urtarrilak 28tik otsailak 1era, saioak 2 ordukoak izango dira.

Izena emateko urtarrilak 12ª arte duzu, hurrengo inprimakia betetzen: seihileko arteko ikastaroak 2020.

Ikastaroak hurrengo hauek dira:

  • Mugarik Gabeko Ekonomialarien eskutik “Otra economía está en marcha” (urtarrilak 21etik 24era). Ikastaro honetan gai ezberdinak landuko dira: munduko ekonomia-sistema ulertzen, ekonomia eraldatzaileak, ekonomia sozial eta solidarioa eta agenda 2030. Lehenengo saioa, hau da, urtarrilak 21ekoa 16.30tatik 18.30tara izango da, gainontzekoak 10.00tatik 12.00tara.

3

  • Inprobisazioa (urtarrilak 21etik 24era). Inprobisazioa irudimena eta sormena lantzen dituen gauza bizia da. Ikastaro honen bidez, zure sormena, zentzumenak, irudimena, berezkotasuna eta ezustekoaren aurrean erreakzionatzeko gaitasuna ezagutuko dituzu. Saioak 10.30tatik 12.30tara izango dira.

1

  • Fikziozko soinua (urtarrilak 28tik otsailak 1era). Ikastaro honetan hurrengoa ikasiko duzu: nola kontatu istorio bat soinuekin bakarrik, nola hunkitu, nola egin pentsatzeko, nola imajinatu, nola sentiarazi ahotsarekin, musikarekin edota soinu-efektuekin bakarrik. Saioak 10.30tatik 12.30tara izango dira.

2

Gogoratu izena emateko azkeneko eguna urtarrilaren 12ª dela. Ez galdu aukera!

Gabonetako Bilketa

Abenduaren 11etik 20era gabonetako bilketa bat ospatuko dugu

Aurtengo bilketa ezberdina izango da. Cáritas-ekin elkarlanean jarraitzen dugu baina, aurten espezifikoki Hotzaldi proiektuan gehien behar dituzten produktuak jasoko ditugu bakarrik, hau da:

  • Helduentzako galtzerdiak
  • Eskuoihalak

(Bi produktuak BERRIAK izan behar dira).

Ez dakienarentzako: Hotzaldi, gizarte eta egoitza bazterkerian dauden pertsonei zuzendutako gaueko harrera-zentroa da (atsedenerako lekua eskaintzen da, eta mantenua eta higieneko premiei aurre egiten zaie).

Cáritas eta bere proiektuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu sartu bere web orrialdean: Cáritas Gipuzkoa.

Bilketa puntua, Deusto Campus Donostiako bulegoa izango da eta abenduaren 11etik 20ra onartuko ditugu dohaintzak.

imagen web - Recogida de navidad - Cáritas

Nazioarteko ikasleen agurra

Abenduaren 12an, nazioarteko ikasleen agurra egingo dugu. Horretarako, afaria bat Astarbe sagardotegian antolatu dugu, eta, ondoren, ospakizunarekin jarraitzeko Molly Malonera joango gara da, azkenik, Bataplán diskotekan amaituko dugu, sarrera doan izango da. Irteera 20:00etan izango da, Antso Jakituna 28an, Astoria7 kafetegiaren ondoan (Amaran). Prezioa 25 eurokoa izango da, eta autobuseko joan-etorria ere barne sartzen da. Sagardotegiko menua honakoa izanen da: txistorra pintxoa, bakailao tortilla, txuleta, gazta, intxaurrak, irasagarra eta sagardoa.

Izena emateko epea: abenduaren 11n (asteazkena), 13:00etan, esteka honetan.

Toki-kopuru mugatua!

Despedida Erasmus - Web

Txuri Urdin-era patinatzera

Datorren larunbatean, azaroak 30, izotz gaineko patinajearen irteera izango duzue Donostiako Txuri Urdin Izotz Jauregian. Bertan ikusiko gara 17:00etan, eta patinak utziko dizkizuegu. Gainera, 19:30tan txokolate bat emango dizuegu. Irteeraren prezioa 7 eurokoa da, eta dena barne sartzen da. Izena eman dezakezue azaroaren 28ra arte 13:00tan, link honen bidez. Plazak mugatuak dira!

Animatu eta eman izena!

ImagenWeb- Salida Patinaje Sobre Hielo 1º 2019 (1)

Karting

Larunbat honetan, azaroak 23, Karting irteera izango duzue Olaberria-Vilariño zirkuituan

Irteera autobusez izango da goizeko 10:30tan Antso Jakitun 28tik, eta itzulera 15:00ak aldera gutxi gorabehera. Kart 200cc-ko bi tanda, segurua, autobusean joan etorri bidaia, bertan aldatzeko aukera eta Deustuko gia.

Plazak mugatuak dira, eta izen-emateak azaroak 21a arte da. Horrez gain, emaitza onenentzat sariak egongo dira. Irteeraren prezioa 15€-koa da, eta esteka honen bitartez ordaindu behar duzu.

Animatu eta eman izena!

ImagenWeb - Karting 1º Semestre 2019