Donostiako Giza Eskubideen 17.Zinemaldiko gazte epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita dago

Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 gaztek osatuko dute eta apirilaren 5 eta 12 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 17. edizioan baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute.

Gazte Epaimahaian kidea izateko web gunean izena eman behar da. Epea martxoaren 20a arte irekita dago. Izena eman duten guztien artean hurrengo egunean zozketa egingo da, eta zinemaldiko web gunean ezagutzera emango dira irabazleen izenak.

Aurreko urtetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko 2 ECTS kreditu jasotzeko aukera ematen du. Horregatik garrantzitsua da, bertan izena emateaz gain gure inprimakia betetzea: izen ematea. Kredituak jasotzeko parte hartzeaz gain memoria bat idatzi beharko duzu. Entregatzeko azkeneko eguna maiatzaren 3a izango da.

Horrezaz gain, epaimahaikide lana egingo duten gazteei Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteko, Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako bi abonamendu emango zaizkie.

Film labur onenak 3.000 euroko saria jasoko du eta epaimahaiak giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izango ditu. Lehiaketan hainbat herritatik eta nazioarteko zinemaldietatik etorritako gai sozialei buruzko film laburrek parte hartuko dute.

Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera ere izango dira: solasaldiak, tailerrak eta erakusketak, besteak beste.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia Donostiako Udalak antolatzen du Giza Eskubideen Bulegoa eta Donostia Kulturaren bitartez, bizikidetza aniztasunean, justizia sozialean elkartasunean, askatasunean eta aukera-berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzen laguntzeko helburuarekin.

Web - Festival de Cine 2019

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude