Mundo hobea eraikitzen laguntzen duten ekimenak eta lan akademikoak saritu nahi ditugu.

Unibertsitateko boluntariotza ekimen baten batean parte hartu duzu? Pobrezia egoera, zaurgarritasuna edo bidegabekeriak aztertzen dituen lanen bat aurkeztu duzu? Zure gradu amaierako edo masterreko proiektua solidaritatea bultzatzen duen proposamenen inguruan da? Ikasketa-zerbitzu edo klinika juridiko proiektu batean parte hartu duzu? Horrela bada, telebistako iragarkian bezala, BILATZEN ARI ZAITUGU.

Hemen ikusi dezakezu informazio osoa: Aristos Campus Mundus Sariak.

Comillaseko, Deustuko eta Ramon Lluleko Unibertsitateak elkarrekin Aristos Campus Mundusen bosgarren sarien edizioa antolatzen dute graduko eta postgraduko ikasleentzat eta hiru kategoria daude: nazioarteko lankidetza, gizarte interesen inguruko ikerketak eta ekimenak edo unibertsitateko konpromiso sozialeko proiektuak. Zure lana edo proposamena honekin bat datorrela uste baduzu, baina ez bazaude ziur, galde iezaguzu (deustocampus.ss@deusto.es).

2

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude