SOS Arrazakeriak eta Deusto Campus Solidaridad bulegoak, Europan errefuxiatuta dauden pertsonen egoera ezagutu eta ulertzeko tailer ziklo bat eskaintzen dute. Tailer hauetan gaiaren inguruan adituak diren pertsonen parte-hartzea eta Greziako errefuxiatu guneetan egon diren boluntarioen esperientziak jaso ahal izango ditugu.

Amaitzerakoan, parte-hartzaileak “Ongi etorri errefuxiatuak” erakusketaren gidari izan ahalko dira, eta baita SOS Arrazakeria Gipuzkoak garatzen dituen sentsibilizazio lanetan parte hartu.

  1. Tailerra: Zertaz ari gara asiloaz ari garenean? Testuinguruan kokatzea eta eta gigantografia baten sorkuntza.
  2. Tailerra: Asilo eta errefuxiatu izatea genero ikuspuntutik.
  3. Tailerra: Elkartasun eta hospitalitate esperientziak.
  4. Tailerra: “Ongi etorri errefuxiatuak”: Sentsibilizazioa eta boluntariotza.

Ziklo guztia gazteleraz izango da eta formulario honen bitartez izena eman dezakete irailaren 29ra arte.

Deusto Cartel Eusk

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude