Buddy Programme

Zertan datza Buddy Program-a?

Bertako ikasle bat nazioarteko bat, bi edota hiru ikaslerekin parekatzea da, Donostiako hirian eta Deustoko Unibertsitatean dauden bitartean laguntzeko.

Zein da helburua?

Programa honek nazioarteko eta bertako ikasleen arteko harremana eta kontaktua sustatu nahi du.

Zergatik parte hartu?

Beste kulturak ezagutzeko, hizkuntzak hitz egiteko eta beste adin, gradu eta herrialdeetako lagun berriak egiteko aukera ematen du.

Nola parte hartu?

Bi rol daude programaren barruan:

Big Buddy-a nazioarteko ikasle bat edo gehiago laguntzen duena da. Seihileko bakoitzeko ikasleak kreditu bat lortu dezake, hurrengo baldintzak betetzen baditu:

  • Programa osora etortzea. Seihilekoan zehar egingo diren bileretara etortzea beharrezkoa da: aurkezpena, ekintzaren baten antolaketa…
  • Parte-hartzea. Buddiekin gutxienez 3 ekintzetan parte hartzea:
    • Welcome Dinner. Elkar ezagutzeko momentu ezin hobea.
    • Deusto Campus-eko ekintzaren bat (elkartasuna, kirolak, fedea eta kultura).
    • Buddy eta Big Buddiek proposatutako eta antolatutako ekintza bat. Kanpusean bada hobeto, programa ezagutzera emateko.
  • Memoria. Bizitako esperientzia jasotzen duen dokumentu bat entregatu beharko da.

Buddy-a bertara datorren nazioarteko ikaslea da.

Nola eta noiz izena eman?

Izena emateko bete ezazu inprimakira abuztuaren 24a baino lehen.

Big Buddy izen ematea.

Buddy izen ematea.