Maiatzaren 13tik 17rako astean, Deustuko Unibertsitateko Donostiako, “Ingurumen praktika egokiak, zer egin dezaket nik?” kanpaina eramango da ingurune boluntariotza taldearen eskutik.

Kanpaina honen helburua, Donostiako Campuseko edozein pertsona kontzientziatu eta sentsibilizatzea da. Horretarako, pertsona orok parte hartu dezakeen 8 pausu jarriko dira martxan, campus berdeago bat lortzeko asmoz.

Hauek dira 8 pausuak:

  1. Informatu, formatu eta sentsibilizatu. Informatzea eta gaur egungo egoera ezagutzea da lehen pausua; bai ingurunekoa baita gure mundukoa ere. Era berean, garrantzitsua da formatzea. Horrela, bakoitzak, bere aukeretan dauden pausuak eman ditzazke, sentsibilizazioa lortu arte.
  2. Beharrezkoa bada soilik inprimatu. Paperaren gastua gutxitzeko helburuarekin, saiatu ahalik eta gutxien inprimatzen. Inprimitzea beharrezkoa bada, bai etxean baita unibertsitatean ere, egin ezazu txuri-beltzean eta bi aurpegitara.
  3. Zure tupper edo termoa ekarri kafetegira. Hondakin gehiago ez sortzeko, zeure tupper edo termoa ekarri dezakezu eta kafetegian erabili.
  4. Erabili itzazu iturriak, ez erosi plastikozko botilak. Plastikoaren kontsumoa gutxitzeko, ekarri zeure kristalezko botila unibertsitatera, eta iturrietan bete.
  5. Zakarrontziak modu egokian erabili: birziklatu. Edozein zakar mota sortzerakoan, zakarrontzi egokia erabili.
  6. Beharrezkoa ez bada, itzali argia. Kumunetik edo gelatik ateratzerakoan, eta barruan pertsona gehiagorik ez baldin badago, itzali ezazu argia.
  7. Eskuak garbitu ondoren, erabili lehorgailua. Horrela paper kontsumoa urriagoa izango da.
  8. Unibertsitatera etortzeko, aurkitu modu egoki bat. Erabili ezazu garraio publikoa, bizikleta edo banatu kotxea.

Buenas prácticas - web

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude