Beste urte batzuetan bezala, ohiko literatura, marrazketa eta argazki lehiaketetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu

Aurtengo gaiei dagokienez, bidelagun dugun edo bizitzako une garrantzitsuetan bidelagun izan dugun pertsona hori, izaki hori edo, agian, objektu hori erakutsi eta balioetsi nahi dugu. Hortaz, argazki eta marrazketa lehiaketen gaia “Bidelagunak” izango da. Kontakizun eta poesia lehiaketetan, ordea, gaia librea izango da.

Diziplina eta modalitate bakoitzean, 200 euroko saria emango zaio lehenengoari eta 100 eurokoa, bigarrenari. Lan guztiak emateko azken eguna martxoaren 28a izango da. Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da, eta maiatzaren 6an jarriko da ikusgai web orri honetan.

Xehetasun gehiago diziplina bakoitzeko oinarrietan eta infocultura@deusto.es helbidean.

Imagen web - Certámenes Culturales

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude