Kalakarekin batera “Ipuin parekideak” ikastaroa proposatzen dizuegu apirilaren 17 eta 18an

Ikastaro honetan hurrengo gaiak landuko dira:

  • Hezkidetza: kokapena. Hizkuntzaren erabilera. Aisialdia.
  • Haur literaturaren garrantzia: baloreak, rolak, estereotipoak.
  • Baliabideak: gidak.
  • Ipuin azterketa praktikoa: nola lantzen dute parekidetasuna ipuin ezberdinetan?

Ikastaro honen bidez ipuin parekideen garrantziaz jabetuko zara eta ipuin sexista eta ez sexistak bereizteko baliabideak ikusiko dituzu, besteak beste. Ipuinetan hizkuntzaren erabilerak, iruditegiak, koloreek, etab. garrantzi handia dute helarazten diren baloreez jabetzeko unean. Gutxikeriak diruditen kontuak oso garrantzitsuak dira ipuinetan.

Ikastaroa apirilaren 17 eta 18an izango da 15.30tatik 17.30atara Padre Altuna eraikinean, 49. gelan. 

Deustoko ikasleentzat doan, kanpotarrentzat 10 euro besterik ez!

Izena eman inprimaki honen bitartez: Ipuin Parekideak.

Izena emateko azkeneko eguna apirilak 13.

Evento Facebook-Ipuin Parekideak

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude