Gabonak jada gainean ditugula, eta, horren segidan, lehenengo seihileko hau amaitzear, seihilekoen arteko egunetan eskainiko ditugun ikastaroen berri eman nahi dizuegu berriz ere lerro hauen bidez. Bukatzear dugun lehenengo seihilekoan honako ikastaro hauek egin ditugu jada: zeinu-hizkuntza, antzerkia, kitarra, eztabaida-kluba, kamera, filme laburrak eta argazkilaritza. Oso harrera ona izan dute eta jendea oso gustora aritu da.

Seihilekoarteko honetarako jarraiko ikastaro hauek eskaini nahi dizkizuegu:

  • Kultura ikastaroak: Helikadura eta Ikasketak, Podcastin eta Hiri-interbentzioa, Diseinu Grafiko eta Sormena eta Reikia.
  • Elkartasun ikastaroak: Komunikatuz eraldatu, “Mugarik Gabe”k emana.

Ikastaroak urtarrilaren azken aste eta otsaileko lehengo egunen artean egingo dira. Interesagarriak izango dira eta azterketak bukatu eta bigarren seihilekoa hasi bitartean zuen asialdia betetzeko aukera on bat ere bai.

Interesaturik egonez gero, urtarrilaren 19a baino lehen jarraiko helbide elektronikora idatzi besterik ez duzue: deustocampus.ss@deusto.es

Komunikatuz-Deusto-Donostia

 

 

REIKI (E)

 

 

 

 

 

Podcasting (E)

Hiritar esku-hartzea

Diseinu Grafikoa

Elikadura

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude