Adimen emozionalaren bidez, harago joan

Haragotzeak zenbait tradiziotan harago joateari deitzen zaio, hobeto, sakonago ulertzeari. Horixe bera lortu nahi dugu adimen emozionala landuaz, berau jakintza mota bat dugulakoan, gure eguneroko zenbait arazo konpontzen lagunduko digun jakintza.

AE eremuan harago joateko sentsibilizatze- eta trebakuntza-aurrelana ezinbestekoa da; identifikatze-, etiketatze-  zein ulermen-prozesuei hesi jarri behar zaie harago joateko eta hala erregulazio-prozesuetan, gure emozioen eta besteenen kudeaketan aurrera egin ahal izan eta halaxe gure ongizate subjetiboa zein gure ingurukoena hobetzeko xedea gauzatu. Tailer honetan hori guztiori nola lor litekeen ikusiko dugu, inteligentziaren beste dimentsio bat dagoela ikusita, hobeto bizitzen lagunduko diguna, hainbeste urduritzen gaituzten hainbat kezkari erantzuna ematen lagunduko diguna.

Barne bizitza eta ikasketetarako gaitasuna hobetzeko erlajazioa

Teoria pixka izanik, batez ere praktiko dugu tailer hau. Parte-hartzailei beren barne bizitza, beren emozio eta sentipenak hobetzen lagundu nahi die tailer honek. Horrekin batera ere, kontzentrazioan ikasketei begira, zein lanean eta kiroletan, erlajatzen ikasteko baliagarria izango zaie.

Hurbil zaitez hegoaldera

Mundu berri bat eratzeko aukera: mundua aldatzeko argibideak eta tresnak

Aldaketa- garai batean gaude. Krisiak zalantzan jarri du gure gizarte- eta garapen-eredua. Balia dezagun ikuspegi hori kontuan hartzeko zer oihartzun duten krisiak eta egungo garapen-ereduak. Lurreko herririk pobreenetan.

Hausnar dezagun nola koka dezakegun pertsonaren eta nazioarteko harremanen erdigunean. Amestu dezagun mundu bidezkoago bat: gizon-emakumeen arteko bidezko harremanak, kultura ezberdinetako pertsonen arteko bedezko harremanak eta naturarekiko harreman harmoniotsu bat.

Bihur gaitezen aldaketaren eragile, eta plantea diezaiogun gure buruari zer egin dezakegun amets horretako protagonista izateko.

ALBOANen, justizia eta duintasuna pertsona ororen ondare izan daitezen egiten dugu lan, eta uste dugu, horretarako, errealitatea bera eta errealitatea aldatzearen alde lan egiten dutenak ezagutu behar ditugula lehenik. Ziur gaude prestakuntza beharrezkoa dela herritarrok hainbat konpromiso-esparrutan parte hartzeko; bestelako harremanak, bestelako gizarte bat, bestelako mundu bat sortzen lagunduko digun prestakuntza.

Helburuak:
  • Garapenarekin, lankidetzarekin eta herritarren parte-hartzearekin zerikusia duten gaietan
  • Iparraldean eta Hegualdean herritasuna eraikitzeko egindako esperientzien berri
  • Gizartearen eraldaketan part hartzeko baliabideak

Metodología:

Metodologia dinamikoa izango da, eta parte- hartzean oinarrituko da. Luzaroan lan egin duten erakundeak izango ditugu, baita ALBOANeko lan-taldeko hainbat kide

Gogo-jardunak

Astebururako gogo-jardunak