Elikagaien Bankuko Bilketa

Gipuzkoako Elikagaien Bankutik probintzia osoan zehar dauden supermerkatu askotan egingo den bilketan parte hartzea proposatu digute. Deustoko Unibertsitatetik langile, irakasle eta ikasleak parte hartu dezakete.

Izen-ematea Google Form. baten bitartez egin behar da urriak 11 baino lehen: Elikagaien Bilketa.Gehiengoak taldeka emango dezute izena (ez 4 pertsona baino gehiago), talde bakoitzeko pertsona batek soilik bete beharko du formularioa, gainontzekoen datuak sartzen. Pertsona hori kontaktua izango da.

Banco de Alimentos Pantallas 2017 (1)

Loiolaetxea

Loiolaetxean, espetxetik ateratako pertsonak eta etorkinei harrera egiten dien etxean, beren integrazioa lortze aldera egiten du lan jesuiten eta laikoen talde batek.

Villa Betania

Ihesa dute pertsonekin egiten dute lan boluntario batzuek Villa Betanian.

Etorkinei eskainitako hezkuntza

Unibertsitatean 2010-2011 ikasturtean hasitako esperientzia da, Pastoraleko Zerbitzuak bultzatu duena.  Geure buruari galdera bat egiten genion: zer egin dezakegu unibertsitatetik etorkinekin? Donostian, Loiolaetxea, Alboan… jada haiekin lanean ari dira. Lan hori Donostiako Tokiko Komunitate Apostolikoaren lehentasunetako bat da. Poliki-poliki ideia ontzen joan ginen eta gure zerbitzuak Caritasi eskaini genizkion, unibertsitateak etorkinen heziketan laguntzeko, heziketa baita unibertsitateari berez dagokion esparrua. Caritasi egoki iruditu zitzaion gure eskaintza.TALLER INMIGRANTES

Aurten, beraz, zazpigarren urtez egin dugu esperientzia hau. Aurten, esperientzia zailagoa izan da, etorkinek askotan huts egin baitute eskolara, batez ere 2. seihilekoan. Ebaluazio sakona egin behar dugu Caritasekin. Beste urteetako irakasleek jarraitzen dute laguntzen eta, aurten, 12 ikasle izan dira etorkinen irakasle, funtsean Gizarte Lanekoak eta DBSkoak. Astelehen eta ostegunetan aritu gara, etxerik eta paperik gabeko etorkinekin.

Lana gogorra izan da, ez da beti erraza izan, baina merezi izan du. Oso esperientzia positiboa izan da irakasleak eta ikasleak elkarrekin lan egitea materialak prestatzeko, ebaluatzeko, elkarri laguntzeko, etab.

Aterpe aldarraiekin

Nazioarteko boluntariotza

321