Zer da ACM?
Aristos Campus Mundus 2015 proiektuak (ACM), Ramon Llull, Deusto eta Comillas-ek sustatutako proiektuak, Nazioarteko Campus Bikainaren kalifikazioa lortu du , Europa mailan eta Hezkuntza Ministerioko 2011ko Campus Bikainerako deialdian.

2010eko maiatzan Aristos Campus Mundus 2015 proiektuan esku hartzea erabaki zuten aipatutako unibertsitateek. Proiektu honek Estatu Batuetako Georgetown, Boston College eta Fordham unibertsitateekin kooperazio estrategikorako itun bat sinatuta dauka.

ACM 2015ek honako helburu hau du: ikerkuntza- eta hezkuntza-bikaintasuna sustatzea eta berrikuntza soziala, erantzunkizuenezkoa eta jasangarria helburu duten unibetsitate-proiektuak aditzera ematea.

Nazioarteko Boluntariotza

Pasadan urteko arrakasta eta gero, Madrileko Comilleseko Pontificiako Unibertsitatearekin elkar lanean jarraitzen dugu zuei udan nazioarteko boluntariotza egiteko aukera emateko.

Ikasturtearen hasieran izena emateko eta dokumentazioa entregatzeko aste batzuk eman genituen, hala nola, kurrikuluma, motibazio eskutitza, gomendazio eskutitza eta eskaera fitxa entregatzeko.

Hautagai guztien informazioa hartu eta gero, aukeraketara pasa genuen, nazioarteko boluntariotza eskatu duten pertsonei entrebista baten bitartez.

Behin pertsonak hautatuta, bakoitzari tokatu zaion tokia aukeratzen da, aurten: Txile, Peru, Mexico, Kenia eta Tanzania. Bakoitzaren herrialdeari buruzko aurreko prestakuntza egitea oso garrantzitsua iruditzen zaigu.

Alde batetik, Deusto Unibertsitatearen ikasleak Bilbon elkartzen dira bi arratsaldetan ALBOANen eskutik formakuntza bat jasotzeko, non nazioarteko boluntariotzari buruzko aspektu ezberdin asko landuko diren. Bai barne zein kanpoko aspektuak: beste boluntarioekiko erlazioa, antolakuntza eta abar.

Beste aldetik, bi asteburuetan bi unibertsitateko ikasleak elkartzen dira bi helburuekin: haien artean ezagutzeko eta formakuntzarekin jarraitzeko.

Aurten bilerak Loiolan eta Majadahondan egin dira. Lehenengoa, aurkezpenei eta guztion artean ezagutzeko zegoen zuzenduta, eta bigarrena, aldiz, interkulturalitateari buruzko prestakuntzari, hausnarketari eta herrialdearen arabera taldeak egiteko zuzenduta. Bigarren bilera honetan, haien proiektu zehatzei buruzko informazio gehiago jasotzen dute eta aurreko urteko boluntarioekin eta koordinatzaileekin hitz egiteko aukera dute boluntario berriak.

Azkenik, esperientzia izan ondoren, irailean edo urrian beste bilera bat egiten da esperientziari buruzko hausnarketa egiteko eta han ikasitako lezioei buruz hitz egiteko.

Deusto Campusetik esperientzia hau oso garrantzitsua iruditzen zaigu, ezinbestekoa ez esateagatik, edozein pertsonaren garapen pertsonalerako. Ezinbestekoa berdintasuna, justizia edo errespontsabilitatea bezalako baloreak garatzeko.

Unibertsitatea oso momentu ona da beste errealitateei buruz begiak irekitzeko eta errespontsabilitatea onartzeko, bakoitzak ikasten ari den ikasketekin batera, gure gizartea sufritzen duten arazoetan erantzuna emateko eta gizarte justu bat sortzeko.
Nazioarteko boluntariotza den esperientzia hau eskatu ahal izateko datorren urtean adi egon. Ez zara damutuko!

Informazio gehiago nahiko bazenute, bidal izaguzue e-mail bat lasai asko.

ACM Sariak

Aristos Campus Mundus sarien bitartez, Deusto-ko, Comillas ICAI-ICADE eta Ramon Llull unibertsitateek, unibertsitateak daukaten erantzukizun soziala islatzea nahi dute, gure ingurua hobetu ahal izateko, ikerketa akademikoaren eta formakuntza osoko mailetan. 2015eko edizioan Comillaseko ICAI-ICADE Pontificia unibertsitatean izan zen, non zariak banatu ziren, hala nola, Unibertsitateko Praktika Egokiak Unibertsitateko Konpromisu Sozialeko saria, Miriam Pons Matilla eta Mariam Millán Hernández irabazi zutela haien Aprendizaje y Servicio ICAI lanarengatik; Praktika Egokiak ACM garapenarerako Unibertsitateko Kooperazioan saria gradu mailan Almudena Rodríguez Garrido irabazi zuen Cómo implantar Comunidades de Aprendizaje en el Campo de Refugiados de Za’atari (Jordania)-gatik, eta Patricia Pareja Rodríguez-Borlado, aipamen berezia lortu zuela Plan de negocio en AGROBENIN-gatik. Postgrado mailan, saria Miriam Segovia Morenorentzat izan zen, La coherencia de políticas para el desarrollo. Análisis de su integración en el debate del Congreso de los Diputados.

Premio Ignacio Ellacuría de Estudios de Interés Social ACM sarian, lehenengo saria Patricia García García eta Andrea Schäpersentzako izan zen, de Traducción e Interpretación, por El servicio de interpretación para las víctimas de violencia de género en el municipio de Madrid, eta bigarrena Alexia Delclaux Gaytán de Ayalarentzako, Transferencias monetarias condicionadas y mejora de indicadores sociales. Un análisis de dos casos latinoamericanos, de, del Relaciones Internacionales y Traducción e Interpretación lanarengatik. Gainera, bi aipamen berezi eman ziren Ainhoa Gabika Unamuno eta Marta García Setién, Autismo Espektro Nahastea Lehen Hezkuntzako Eskola Inklusiboan. Ingeleseko irakasgaian erantzuteko proposamen didaktikoa-gatik, eta Garazi Alkorta Uzkuduni, La prensa escrita y la interculturalidad: un análisis basado en los atentados de Charlie Hebdo. Azkenik, postgrado kategorian, María Monjas Carrorentzako izan zen saria, Los cuidados, una respuesta colectiva frente al problema de la vivienda.

Sari hauek, Ana García-Mina, Unibertsitateko Komunitateko eta Comillaseko Ikasleen Zerbitzuen Errektoreordea, Juan José Etxeberria SJ, Deustoko Komunitate Unibertsitarioaren, Identitate eta Misioaren Errektoreordea eta Lluís Comellas, Ramon Llulleko Ikerketa eta Berrikuntzaren Errektoreordea eman zituzten. Gainera, momento hau aprobetxatu zuten kurtso akademiko honetako Aristos Campus Mundus antolatzen duten nazioarteko boluntariotza aurkezketo.

Entrega de premios en Comillas

Bertatik Bertarako Mintegiak

2016-2017 ikasturtean ACM ikastaroen berri eman nahi dizuegu lerro hauen bidez. Aurten hiru ikastaro izango dira. Segidan zeintzuk izango diren eta zer-nolakoak izango diren azalduko dizuegu. Behin horiei buruzko informazioa irakurrita, agian anima zaitezkeela uste baduzu, edota, besterik gabe, oraindik ere informazio zehatzagoa nahiko bazenu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan Deusto Kampuseko bulegoetatik pasa edo hara deituta.

Ikaskuntza-komunitateak: Amesteari leku egiten dioten eskolak (Azaroak 9tik 13ra)

Lehenengoa den ikastaro hau azaroaren 9tik 13ra Ramon Llull unibertsitatean egingo da. Berorretan ikaskuntza-komunitateak ezagutzera emango dira. Beste gisako ikastaroa izan nahi du honako honek, unibertsitate-girotik kanpo emandako ikastaro bat, gauzak oso bestela egin daitezkeela ikustaraziko digun ikastaro bat.

Ikaskuntza-komunitateak jada zenbait eskolatan abian daude, betiere gizarte-eraldaketa xede duten hainbat ekimen koordinatzeko sortzen den proiektu bati hertsiki lotuak. Nazioarte mailako teoria zientifikoekin bat eginez, gizarte-ikaskuntzarako proiektu hauek bi gakotan jartzen dute azpimarra: gizarte-elkarekintza eta komunitatearen esku hartzea.

Bazterkeria-arriskupean dauden pertsonak integratze-ekimena: Muga ikusezinak (Azaroak 25etik 27ra)

Deustoko Unibertsitateak antolatua azaroaren 25etik 27ra egingo da. Tradizio erlijioso ezberdinetako gazteek elkarrekin egun batzuk igaro nahi dituzte ikastaro honen aitzakian eta horrela denon artean adostasun partekatu batzuetara hurbidu: hiritartasuna, baztertzailea izango ez den hiritartasuna.

Deustoko Unibertsitatetik, Comillasetik eta Ramon Llull unibertsitatetik etorritako gazteek bai eta Gaunan proiektuko gazte etorkinekin parte hartzen dutenetatako batzuek, 20 pertsonatako taldetxo bat osatuko dugu. Proiektu horren aterpetxeetan igaroko ditugu egun batzuk eta Deustuko Unibertsitatean, Arrupe Etxean zein Bilboko beste gune kuklturaletan egingo ditugu hainbat ekintza. Gure arteko solasaldien bidez, elkar entzunez, zein etorriko zaizkigun adituei entzunez, pixkana-pixkana etorkinen errealitearekiko jarrera ireki eta harrerakorrak lantzen ahaleginduko gara. Hori lortze aldera, besteak beste, inmigrazio mugimenduen berri ahalik eta zehatzenik izaten saiatuko gara, baita errealitate honen aurrean politikak  duen garrantzia aintzat hartzen eta egungo legeriak sortzen duen bazterkeriaz hausnartzen.

La Ventilla: Integrazioaren bila dabilen auzo bat (Uztailaren 1etik 4ra)

Comillaseko Unibertsitatean uztailaren 1etik 4ra egingo da ikastaro hau.

La Ventilla Madrilgo oso auzo berezi bat dugu. Tetuan auzoaren barruan kokaturikoa, etxebizitza oso kaskarrez osaturikoa, Madrilgo hiri-garapenatik kanpo geraturik, berorrek ere gertu-gertutik inguraturik dago. Bertako jendeaz gain, badu leku oso ezberdinetatik etorritako etorkin ugari ere. Aita Rubio jesuita hasi zen bertako jende behartsuarekin lanean, batik bat hezkuntza-arloan, auzoko ume babesgabeekin. Denboraren poderioz, horren segidan beste hainbat proiektu etorriko ziren, hala nola, “Pueblos Unidos” delakoa, arreta eta integraziobide ematen duen proiektu bat, edota “Casa San Ignacio”, ezin zenbatu ahala ekimen bultzatzen dituena (ko-working gizarte-eragileak sortze aldera, haurtzaro eta familia babesteko zenbait ekimen, gazteen lan-munduratzeko ekimenak…)

Honelako ekintza batean parte hartzera animatzen bazara, beste gazteekin batera elkarlanean aritu ahal izango zara bertatik bertara auzo honetan. Udako hiri-kanpaldian monitore izan ahal izango zara egun batez eta beste unibertsitateetako gazteekin eta “Pueblos Unidos” proiektuari lotutako etxebizitzetan dauden gazte subsahariarrekin egun polit batzuk igaro.