Odol-ematea

Urtero, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin eta zenbait ikasleen laguntzarekin batera odola emateko bi kanpaina antolatzen dira.

Lehenengoa pasaden urriaren 17an 09:30tik 13:00ra, Innogune eraikuntaren Tokiski Gelan izan zen.

Bigarren sehilekoan beste kanpaina bat antolatuko da, aldi honetan bi eguneko iraupenarekin.

Elikagaien Bankuko Bilketa

Gipuzkoako Elikagaien Bankutik probintzia osoan zehar dauden supermerkatu askotan egingo den bilketan parte hartzea proposatu digute. Deustuko Unibertsitatetik langile, irakasle eta ikasleak parte hartu dezakete.

Izen-ematekoa epea bukatu da, eta gutxi gorabehera 55 pertsona apuntatuta daude. Bilketa oso ondo joatea espero dugu.

Ikastearen Olinpiada Solidarioa

Ekintza honetan Deusto Kanpus gogotsu parte hartu nahi duen bi gai konbinatzen dira: ikasleen ikaskuntza eta laguntza behar dutenei.

Olinpiada azaroan 6an hasiko da eta abenduaren 5ean amaituko da, Donostiako Deustuko Unibertsitatearen Kanpuseko liburutegian kokatuko da. Ikasleak ikasteko geletan edo liburutegian ematen duen ordu bakoitzeko, euro bat emango da elkartasun proiektu baterako.

Aurten dirua “Watoto vuelve a la escuela” proiektura emango da. Proiektu honen helburua talde armatu eta Kivu Sur, Kongoko R. D.-en oraindik dauden gatazka belikoen biktima diren adinegabekoak heziketa-sistemara itzultzea da.

Adingabe hauen artean mutil eta neska ex-soldadu aurkitzen dira, traumatizatuak daudenak, izan ere, haiek edo haien familiarrek bahiketa eta/edo bortxaketak jasan dituzte. Eskolara ohiko modu batean joatea haien gizarteratze prozesurako ezinbesteko pausu bat kontsideratzen da.

Pasaden urtean 3829 euro bildu ziren, 490 ikasleen parte-hartzearekin. Ea aurten emaitza hobetu dezakegun…

Gabonetako Bilketa Kanpaina

Urte honetan Gabonetako kanpaina azaroaren 13an hasten da, eta abenduaren 15ean amaituko da (azkenengo eskola-eguna). Urtero bezala zuen dohaintzak unibertsitateko leku desberdinetan jarritako kutxetan utzi dezakezue: Deusto Kanpuseko bulegua, Padre Arrupe, Mateo Ricci, kafetegia eta liburutegia.

Aurrerago esango dizkizuegu ze produktu ekarri behar diren.

Mesedez eskatzen dizuegu zerrendan jartzen diren gauzak ekartzeko eta zerrendan agertzen ez diren gauzak edo egoera txarrean daudenak ez ekartzea.

Erakusketak

Kanpaina eta gai desberdinei gure babesa eskaintzen, hilero Padre Arrupe Eraikinean erakusketak jartzen dira, hainbat gizarte elkarte edo proiektuenak.

Aurten, urriaren zehar Gizarte Laneko 2. Argazki lehiaketaren obrak erakutsi dira.