“Ongi etorri errefuxatuak” SOS Arrazakeriarekin

SOS Arrazakeriak eta Deusto Kanpus Elkartasuna bulegoak errefuxiatuta dauden pertsonen egoera ezagutu eta ulertzeko ziklo bat eskaintzen dute. Tailer hauetan gaiaren inguruan adituak diren pertsonen parte-hartzea eta Greziako errefuxiatu guneetan egon diren boluntarioen esperientziak jaso ahal izango ditugu.

Urriaren 11ean izan zen lehenengo bilera. Bertan, ikasleak elkartu ziren SOS Arrazakeriako arduradunarekin eta aurkezpena egin ondoren hurrengo egutegia akordatu zen:

  • Saioak azaroaren 8, 15 eta 22an izango da Pedro Arrupe Eraikineko 001 gelan 12.00tatik 14.00tara.
  • Gigantografiako tailerra azaroaren 11ean 10.30tan izango da, Deusto Campuseko bulegoaren parean.

Tanger

14 ikasleek Marruekos, Tanger-era joango dira urtarrilaren 19tik 25 era. Europako mugaren beste aldeko migrazioaren egoera bizi eta ezagutu, gizarte proektuetan parte hartu ezgaitasuna duten pertsonekin eta baztertze egoeran dauden umeekin, beste kultura bat eta beste ohitura batzuk ezagutu eta taldeko esperientiza bizi.

Eguneroko antolaketa hurrengoa izango da:

  • Goizeko lau ordu gizarte proiektuetara bideratu.
  • Elkarrekin bazkaldu eta atseden hartu.
  • Arratsaldeko hiru ordutan proiektuetan parte hartu.
  • Aisiaz gozatu, afaldu eta taldean eguna amaitu.

Urtarrilerako plazak okupatuak daude jada, hala ere erne berriro antolatzen badegu.