Boluntario izan nahi al duzu erakunderen batean? Gipuzkoako zenbait GGKE eta erakundetan horrelako esperientzia bat izateko  aukera luzatzen dizuegu Deusto Campusetik, bazterkeria eta beste errealitate urrun batzuk ezagut ditzazun.

Errealitatea hobetu eta mundua eraldatu nahi dugu, eraginkortasunez eraldatu ere. Behar eta arazo sozialei erantzuna eman nahi die boluntariotzak. Hein horrentan, zure konpromiso solidarioak ere asko lagundu dezake.

Boluntariotza ikasturtean zehar zein udarako oporraldian egin dezakezu.

Ikastustean zeharreko boluntariotza

Hau da boluntario aritzeko eskaintzen dugu lehendabiziko aukera; ikasturtean zehar Donostia edota bere inguruko erakunderen batean airtu zaitezke boluntario. Honelako boluntariotzan interesaturik egonez gero, irailean informatu zaitezke eta zein erakudetan egin dezakezun jakin.

Irailak 19, arratsaldeko 15:00etan, Innogune eraikineko Tokiski aretoan erakundeen azoka egingo da. Zenbait erakundetako ordezkariak etorriko dira  eta zertan aritzen diren ezagutzera eman eta sor daitezkeen duda edo galderak  erantzungo dituzte. Hemen ere aurreratuko dizuegu erakunde horien gaineko informazioa, labur bada ere..

Aukeran dauden erakundeetatik hurrenez hurren gogokoen dituzun hiru hautatu beharko dituzu irailaren 25etik 29ra bitartean: hemen duzu formularioa. Urriko lehenengo astean esango dizugu zein erakunde  egokitu zaizun eta berorrekin jarriko zaitugu harremanetan.

Aste horretan bertan, hilaren 5ean, ostegunean, ALBOAN erakundeak boluntariotzarako formuntza-saio bat emango du. Boluntariotza egin nahi duen orok egin beharko du derrigor. Horrekin batera ere, ikasturtean zehar beste 4 bilera egingo ditugu, besteak beste, honako gai hauen gainean jarduteko: joku koperatiboak, boluntariotzaren jarraipena, boluntariotzari buruz hausnartzea, egindako boluntariotzaren azken balorazioa eta ikasturtearen amaiera. Bileren  datak (oraindik behin behienean) honako hauek dira:

  •         Bigarren bilera azaroaren 6tik 10erako astean egingo da.
  •         Hirugarrena abenduaren 11tik 15erako astean izango da.
  •         Laugarrena martxoaren 5etik 9rako astean.
  •         Bosgarrena maiatzaren 7tik 11rako astean.

Boluntariotza amaitutakoan, memoria labur bat egitea eskatuko dizuegu, zure motibazioak, hausnaketak, izandako bizipenak zein azkeneko balorazio bat jasoko duen memoria bat. Hemen dituzu memoriari buruzko argibideak.

ECTS kreditu bat edo bi lortu nahi baduzu, bulegora hurbildu beharko duzu nola egin zenezakeen jakiteko.