Euskararen eguna ospatzeko, bihar abenduak 2, Hikuntza Zentroak eta Deusto Campus-ek ekintza ezberdinak antolatu ditu kanpusean

Egun osoan zehar parte hartu daitekeen bi ekintza daude; alde batetik, txalaparta eta beste alde batetik, kafetegiko lehiaketa. Txalaparta bat jarriko dugu patioan eta edonork jotzeko aukera izango du Peio Arnaez-ekin batera, Deusto Campus kulturako arduraduna. Beste alde batetik, lehiaketa bat antolatu dugu kafetegian: ezagutzen dituzu euskaldun ezagunak?

Euskaldunak diren pertsonai ospetsuen argazkiak jarriko ditugu kafetegiko paretan, eta horien ondoan beraien izen abizenak eta lanbidea. Ikasleen lana pertsonai hauen argazkiak beren lanbide eta izenarekin lotzea izango da. Zuzen erantzuten duen parte-hartzaileen artean Su Ta Gar taldearen disko berria zozketatuko da.

EUSKARAREN EGUNA

10.30tan Amaia Agirre eta Bñat Gaztelumendirekin bertso saio batez gozatuko dugu kafetegian, 13.30tan Mateo Ricci Eraikineko Gela Digitalean Miren Aperribay-en eskutik “Euskarazko filem ibilidea nazioartean” izeneko hitzaldi bat egingo du, eta azkenik, Urko Menaiak kontzertu bat emango du kafetegian 14.00tan.

día del euskera

Eguna gurekin ospatzea espero dugu!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude