Honaino iritsi bazara 2018-2019 ikasturtean zehar boluntariotza egin nahi duzula esan nahi du. Deustoko Unibertsitateak erakunde ezberdinekin duen elkarlanari esker hainbat erakundeetan bolondres bezala ibiltzeko aukera duzu.

Irailak 6tik 28ra izena eman dezakezu inprimaki honen bitartez. Hilabete honetan zehar aukera ezberdinetaz informatu zaitezke hemen. Gainera, irailaren 18an Tokiski Aretoan 15.00tan, erakundeen feria ospatzen dugu. Bertan erakunde bakoitzeko bozeramaile batek aurkezpen motz bat egingo tu eta ondoren, heurekin hitz egiteko aukera izango duzu.

Ondo informatu eta pentsatu ondoren, zure hiru erakunde gustukoenak adierazi beharko dituzu inprimaki honetan (irailaren 28ko 17.30ak baino lehen).

Urriaren lehenengo astean zehar ze erakundetan egongo zaren jakinaraziko dizugu eta erakunde horretako arduraduna zurekin jarriko da kontaktuan lehenbailehen.

Ekintza honek kredituak lortzeko aukera ematen dizu. Horretarako baldintza batzuk bete beharko dituzu:

  • Boluntariotza egin (erakunde bakoitzeko arduradunarekin jarraipen bat egingo da).
  • Unibertsitateko gainontzeko bolondresekin egingo diren bileretara etorri (3 edo 4). (Saio hauei buruzko informazio gehiago aurrerago adieraziko da).
  • Ikasturtearen bukaeran memoria bat entregatu (idatzizkoa, ahozkoa edota bideo bat).

Galdera bat izan ezkero idatzi Deustoko arduradunari (ykortabitarte@deusto.es) edota joan zaitez bulegora (Erakin Zentrala, Deusto Campus.

Beste alde batetik, pasaden urtetik, Deusto Campus Elkartasunean Ingurumen Boluntariotza dugu, honen bidez planeta laguntzeko eta ingurumenari buruz ez dakizkigun gauza asko ikasi ahalko duzu. Ikasturtean zehar campusean akzio desberdinak egingo dira, eta aldi berean, formakuntzak eta bisitak.
Izena eman nahi baduzu hurrengo google inprimakia bete edo donostiako Deusto Campusera hurbildu zaitezke.