Nazioarteko epe motzeko boluntariotza bat egiteko gogoak badituzu hau da zure aukera

Ekainaren 12tik 18ra Tanger, Marokora, joateko aukera ematen dizugu bolondres bezala Europako mugaren beste aldeko migrazio egoera gertutik ezagutzeko eta bizitzeko helburuarekin. Gainera Franciscanos de la Cruz eta Misioneras de la Caridad bezalako proiektuak ezagutu ahal izango dituzue.

Esperientziaren prezioa 280 eurokoa da eta bertan, bidaia Tangerreko desplazamenduak, ostatua, janaria eta asegurua sartzen dira. 2  plaza daude Donostiako kanpusean eta izena emateko hurrengo inprimakia bete behar duzu otsailaren 22ra arte.

Galdera edo dudaren bat izan ezkero idatzi deustocampus.ss@deusto.es helbide elektronikora.

Ez galdu aukera!

Tánger Imagen Web

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude