Deusto Campus Kulturak antolatuta, urrian zehar kafetegian egongo den erakusketa aurkezten dizuegu: “Donostia…barrutik”. Martuteneko kartzelan preso dauden pertsonen eskutik arteterapia tailerrean egindako lanak dira. Arteterapia saio hauek IRESGI elkarteak antolatzen ditu.

Helburu ezberdinak ditu ikastaro honek, hala nola, teknika berriak ikastea, aisialdia eta denbora librea modu eraikitzaile eta positibo baten erabiltzea, ezaguera berriak eskuratzea, harremanak eta elkarbizitza lantzea, etab.

Lan hauek Martutene Espetxeko pertsona presoek egindako dira. Ikastaro honen bitartez presoen autoestimua handitzea eta emozioak kanalizatzea lortzen dute.

Arte lan hauek egiteko, lehenik eta behin, aukeratutako marrazkia kalkatzen da aurpegi bikoitzeko paper itsaskorrean eta ondoren, kuterraren bidez, marraztutako lerroa mozten da. Ondoren moztutako papera kendu eta hondarra jartzen da. Amaitzeko, laka botatzen zaio.

Urri osoan zehar ikusi ahal izango dezu erakuketa hau kafetegian!

Exposición cultura octubre

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude