Ostegunean, ALBOAN-en eskutik, “Kafea sorotik kikarara” proiektuaren barne, azoka solidarioa ospatuko da campus-ean

Azoka 10.30tatik 12.30tara izango da kafetegiaren inguruan maiatzaren 16an. Bertan, campuseko langile eta ikasleek, ekonomia sozial eta solidarioaren baitan lan egiten duten erakunde desberdinak eta hauek ekoizten dituzten produktuak ezagutzeko aukera izango dute.

Alde batetik, Txiapasko (Mexiko) indigena tseltalek ekoiztu eta prozesatukako kafea ezagutu eta dastatzeko aukera izango da. Baita ere, Piurako (Peru) APPROCAP kakao ekoizleen erakundeak bertako kakaoa ekarriko digu campusera, honen jatorria eta ekoizpen prozesua ezagutu eta txokolatea dastatzeko aukerarekin. Gainera, bi erakundeetako ordezkariak egongo dira azalpen desberdinak eman eta bertara hurbiltzen den edonori dituen galderak eta zalaltzak erantzuten.

Bestetik, Kitzin (Cáritas), bidezko merkataritzako dendak,  eskaintzen dituzten produktu desberdinak ekarriko dizkigu campusera.

Amaitzeko, lehiaketa/jolas bat antolatuko da eta irabazlearentzat bidezko merkataritzako produktuez osatutako otarre bat egongo da sari gisa.

Julio Biurrunen eskutik kontzertua egongo da 10.45tan. Ez galdu aukera!

Gerturatu zaitez!

Feria solidaria - web

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude