Berdinatsun eza ez da berez sortzen, egin egiten da

Urtero bezela Emakundek Berdintasunerako XIII. Gunea-rekin hasi da, gune honek aukera ematen die bai entitate publiko bai pribatuei berdintasunaren aldeko hainbat ekintza egiteko. Hemen guneari buruzko informazio gehiago aurkitu dezakezu.

Aurtengo gunearen leloa “Berdintasuna ez da berez sortzen, egin egiten da” da, bere helburua berdintasunak duen balioaz eta arlo honetan aurrera joan ordez atzera joateri buruz hausnartzeko gune bat izatea da. Kanpainaren spot eta kartelak hurrengo hauek dira:

Kanpaina honekin batera, Deustoko Unibertsitateak hainbat ekintza antolatuko ditu arlo honen inguruan, azaroak 7an hasi eta 29an bukatu. Donostiako kanpusean hurrengo ekintzak egingo dira:

  • Fotomuntaia. Animatu, atera argazki bat eta partekatu @deustocampusss aipatzen. Ekintza hau azaro osoan zehar ospatuko da.
  • Sokatira. Azaroak 9an (eta zihurrenik 16 baitare) gerturatu patiora, parte hartu berdinatasunaren aldeko sokatiran eta irabazi unibertsitateko kamisetaren bat.
  • Kalaka Ikastaroak. 14ko astean “Emakumeak zinean” eta “Haurrak eta ipuin parekideak” ikastaroetara joateko aukera izango dezue. Ikastaroak doan dira, bi ordukoak eta deustocampus.ss@deusto.es helbidera zure datuak bidaliz eman dezakezue izena.XIII. Berdintasunerako Gunea
  • Defentsa pertsonala. Azaroak 22an, nahi duenarentzat eta doan, defensa personaleko klase bat emango da.
  • Antzerkia.
  • Post it.

Unibertsitateko pertsonen parte hartzea espero dugu!

Emakunde

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude