Datorren larunbatean, urriaren 5ean, Kayaken irteera gozatu ahal izango duzue Kontxako Badian. Goizeko 10:45etan Aquariumaren aurrean geratuko gara, eta bi orduz gutxi gorabehera,piraguan ibiliko zarete. Plazak mugatuak dira eta irteeraren prezioa 15 €-koa da.

Derrigorrezkoa da igeri egiten jakitea eta beharrezko materiala hurrengoa da: bainujantzia, toaila, sandaliak edo busti daitezkeen oinetakoak, kamiseta bat eta euria egiten badu txubaskeroa. Bertan dutxa bat hartzeko aukera izango duzu.

Izena emateko azkeneko eguna urriaren 3a da Deusto Campus kirolak bulegoan.

Animatu eta eman izena!

Imagen Web -Kayak 19-20 1º semestre

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude