Haien etxeetatik alde egitera eta guztia bertan behera uztea behartuak ikusten diren milaka pertsonen lekuan jartzea proposatzen dizugu

Ekintza hau Loiolan, Azpeitian izango da azaroaren 15 eta 16an. Bertan ALBOAN-ek antolatutako ekintza, dinamika eta hausnarketa ezberdinak egiteko aukera izango duzu.

Parte hartzeko inprimaki hau bete beharko duzu urriaren 25a baino lehenago (azkar plazak mugatuak dira eta).

Kreditu bat lortzeko aukera duzu baldintza batzuk betetzen badituzu: formakuntzara eta esperientziara etorri eta bukaeran memoria bat idatzi.

Bidaia zuk ordaindu beharko duzu; kotxeak antolatu edo autobusa hartu. Egonaldia “Albergue de Jesús María” izango da (lo zakua, toaila eta txanklak eraman behar dira).

Animatu zaitez!

Imagen 1

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude