Haien etxeetatik alde egitera eta guztia bertan behera uztea behartuak ikusten diren milaka pertsonen lekuan jartzea proposatzen dizugu

Ekintza hau Loiolan, Azpeitian izango da martxoaren 30 eta 31ean. Bertan ALBOAN-ek antolatutako ekintza, dinamika eta hausnarketa ezberdinak egiteko aukera izango duzu.

Parte hartzeko inprimaki hau bete beharko duzu martxoaren 15a baino lehenago (azkar plazak mugatuak dira eta) eta 15€ ordaindu beharko dituzu Deusto Campus Elkartasun bulegoan. 15 euro horiek egonaldia, larunbateko afaria eta igandeko gosari eta bazkariarentzat dira.

Bidaia zuk ordaindu beharko duzu; kotxeak antolatu edo autobusa hartu. Egonaldia “Albergue del Santuario de Loiola” edo “Albergue de Jesús María” izango da (lo zakua, toaila eta txanklak eraman behar dira). Larunbateko bazkaria zuk eraman beharko duzu.

Animatu zaitez!

Imagen 1

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude