Udan duzun denborari probetxu atera nahi diozu? Hau irakurri

Comillas, Ramon Llull eta Deustoko unibertsitateak nazioarteko boluntariotzaren deialdia egiten dute elkarlanean. Izena emateko azkeneko eguna abenduak 2, ostirala izango da. 

Deialdiak hurrengo herrialdeetara joateko dira: Peru, Kenia eta Tanzania (bi hilabete), Mexiko (hilabete eta erdi) eta Txile eta Brasil (hilabete bat). Ekuadorrrera joateko aukera gutxi barrun konfirmatuko da (hilabete bat).

Bihar, azaroak 9, 15.30 Antzokian beste urte batzuetako Txile, Brasil eta Peruko esperientziak kontatuko dira. Gonbidatuak zaudete!

Proiektu bakoitzak bere ezaugarri konkretuak ditu eta ikasle profil ezberdinei daude zuzenduak. Txile eta Brasil, adibidez, lehenengo mailekoei dago zuzendua gehien bat. Proiektu bakoitzeko informazioa irakurri gehiago jakiteko.

Proektu guztien baldintzak, hautagaia aurkezteko modua, hautapen irizpideak, proiektuetan parte hartzearen konpromezuak eta garrantzizko beste informazioa “Información común” deintzen den dokumentuan dago. Poliki irakurri.

Zure hauragaia aurkezteko “Ficha 2017” dokumentua bete beharko dezu eta, horrekin batera eskatzen zaizun gainontzeko paperak ere bai (curriculum-a, motibazio gutuna eta gomendio gutuna), fitxan bertan adierazten den posta elektronikora bidali (ezberdina izango da unibertsitatearen arabera).

Ekuadorreko proiektua baiezaztzen ez den heinean, fitxan hauetan parte hartzeko interesa azaldu dezakezu baina inoiz ez aukera bakarra bezela.

Beste alde batetik, gogoratu, Unibertsitateko Ignaziar Pastoralgintza eta Gazte-Helduena- MAGIS “Experiencias Sur en Compañía” eskaintzen du. Esperientzia hau fedean, justizian, komunitatean, zerbitzuan, xumentasunean, bereizketan eta akonpainamenduan daude oinarrituak. Deialdian agertzen den Tanzaniako proiektua honen barruan dago, beste batzuk sartzen direlarik: Kolonbia, Peri, Nikaragua, Kenia, Chad eta Kamerun. Erne mantendu eta hemen duzu lehengo urteko informazioa.

11046684_10153191286113429_6807474661202600855_n

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude