SOS Arrazakeriarekin batera holokaustoaren inguruan ekintza bat eskaintzen dizugu: formakuntza, bisita gidatua eta lehiaketa bat.

Hiru zati izango dituen ekintza bat da hau. Urrian zehar 5 orduko ikastaro batean 2. Mundu Gerran zehar gertatutako genozidio honi buruzko datu eta ezaguera ezberdinak emango dira.

Hurrengo hilabetean, hau da, azaroan zehar SOS Arrazakeriaren holokaustoari buruzko erakusketa jarriko da Padre Arrupe Eraikinean, eta formakuntzan parte hartutako ikasleak izango dira erakusketan zehar taldeak gidatuko dituzten pertsonak.

Azkenik, holokaustoari buruzko idatzien lehiaketa bat antolatuko da, sari ezberdinak irabazteko aukerarekin. Bertan kanpuseko edozein ikaslek parte hartu ahal izango du.

Izen ematea urriak 11ra arte izango da inprimaki honen bitartez. Azkar 10 plaza besterik ez daude eta!
Galderarik izan ezkero idatzi deustocampus.ss@deusto.es !

Alambre - Lecciones de Holocausto

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude