Gizarte Erantzukizuneko Aristos Campus Munduseko Sarien VII. edizioko deialdia irekia dago

Nazioarteko Bikaintasun  Aristos Campus Mundus (ACM) erakundeak ireki du Gizarte Erantzukizunaren ACM Sarien VII. edizioaren deialdia. Deialdi horrek hiru sari ematen ditu: ACM Garapenerako Unibertsitate Lankidetzako Praktika Onak Saria; ACM Interes Sozialeko Ikaskuntzen Ignacio Ellacuria Saria eta Unibertsitate Konpromisoaren Praktika Onak Saria.

Hiru unibertsitateetako ikasleak hiru sarietara aurkez daitezke. 2017-2018 ikasturtean gradu edo gradu bukaerako lanak defendatu dituzten ikasle ohiak lehenengo bi sarietara aurkeztu daitezke. Halaber, ikertzaileak eta zerbitzu-langileak hirugarren sarian parte hartu dezakete.

“Buenas  Prácticas en Cooperación Universitaria para el Desarrollo ACM” Saria

Sari honen bidez, garapenerako unibertsitate-lankidetzaren esparruan ikerketa eta ezagutza transferitzen lagunduko duten ikasleen lanak aitortu eta ezagutarazi nahi dira.

Proposamenak aurkeztu ahal izango dira ezagutzaren arlo desberdinetatik (humanitateak, gizarte-zientziak, osasun zientziak eta teknologiak).

Bi kategoria proposatzen dira:

  1. Kategoria: graduko lanak.
  2. Kategoria: gradu-ondoko lanak.

Oinarriak

“Ignacio Ellacuría de Estudios de Interés Social ACM” Saria

Sari honen bidez, ikasleen lanak ezagutu eta ezagutarazi nahi dira, modu teoriko edo praktikoan, gizarte hobekuntzarako ikuspegia barne hartzen dutenak.

Bi kategoria proposatzen dira:

  1. Kategoria: graduko lanak.
  2. Kategoria: gradu-ondoko lanak

Oinarriak

Premio Buenas Prácticas en el Compromiso Social Universitario ACM

Sari honen bidez unibertsitateko kide guztien (ikasleak, irakasleak, ikertzaileak administrazio eta zerbitzu langileak, AZL) lanak aitortu eta ezagutarazi nahi dira, modu teoriko edo praktikoan, unibertsitateko konpromiso soziala sustatzen dutenak. Kategoria bat proposatzen da:

  1. Kategoria: Unibertsitateko konpromiso soziala bultzatzen duten eta praktika ontzat har daitezkeen ekintzak edo gauzatze lanak.

Oinarriak

A Eraskina

B Eraskina

Hiru sarietako lanak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 21ean izango da eta hautagaitzak izena emateko formulario honen bidez aurkeztu beharko dira.

Sari horiek Aristos Campus Mundus (ACM) Nazioarteko bikaintasuneko Campuseko proiektuan kokatzen dira; bertan Deustu, Comillas ICAI-ICADE eta Ramon Llull irakaskuntza- eta ikerketa-jardueren kalitaterako eta bikaintasunerako konpromisoa gauzatzen dute, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin garatzen dituzten prozesuak bateratzeko.

2

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude