Unibertsitateko bizitza geletatik harantzago doa. Esperientzia aukera zabala eskaintzen du unibertsitateko campusari bizitza ematen dion elkartearen barruan hazteko eta gozatzeko. Liburuxka honek fedearen, elkartasunaren, kulturaren eta kirolaren esparruko programen eskaintza aurkezten dizu. Unibertsitateko elkarteko beste kide batzuekin parte hartu ahal izango duzu horietan, elkarbizitzaren zentzua, lankidetzarena eta elkarlanarena garatuz, eta bizitzan haraindikoa denari atea zabaldu ahal izango diozu.
Hurrengo esteketan azkeneko urteetan egindako lana ikusi daiteke:

FEDEDUNA AL ZARA?

Jon CasadoPertsona erlijiosoa baldin bazara eta Fedean sakondu nahi baduzu, edo bilaketa prozesuan baldin bazabiltza, Jon Casadok (DeustoCampus Fedearen arduradunak) edozein gairen inguruko informazioa emango dizu eta hainbat jardueratan parte hartzera gonbidatuko zaitu: lantegiak (Adimen Emozionala, Hegoalderantz hurbiltzen…), taldeetan parte hartzea (Sakontzen edo Pastoraleko Ekintza), boluntariotza, ibilaldiak eta irteerak.

 

SOLIDARIOA AL ZARA?

Idoia IrigarayPertsona solidarioa bazara, etor zaitez DeustoCampus Elkartasuneko bulegora. Idoia Irigarayk (Deusto Campuseko koordinatzaile eta Elkartasun arloko arduradunak) behar duzun informazio guztia emango dizu. Jarduera ugari eskaintzen dira, ikastaroak (Sorospen ikastaroa, eta gaur egungo beste gai asko), hitzaldiak, mahai inguruak, erakusketak, boluntariotza, kanpainetan parte hartzea (Ikasketen Elkartasun Olinpiada) eta beste asko.

 

KIROLARIA AL ZARA?

Santiago SerratsKirola egitea gustuko baduzu, Santiago Serrats ezagutzea komeni zaizu (Kirol arloko arduraduna). Jarduera asko eta asko proposatuko dizkizu, erdi prezioan: karting-a, paintball, puenting-a, rafting-a, sagardotegiko afariak, surfa, eskia, zaldi ibilbideak, dantza ikastaroak, etab. Donostiako gimnasioetara eta beste kirol zentro batzuetara prezio oso merkeetan joateko aukera izango duzu. Eta atseden hartu nahi duenak ere badu horretarako aukerarik: La Perlan talasoterapia zirkuitua, 10 euroren truke (Prezio arrunta: 26 €). DeustoCampus Kiroletan, kalitate oneko kirol materiala erosi ahal izango duzu, prezio merkeetan.

 

ARTEA GUSTATZEN ZAIZU?

Peio ArnaezArtea gustuko baduzu, Peio Arnaez da zure erreferentzia (DeustoCampus Kulturako arduraduna): antolatzen dituen jarduera guztien berri emango dizu. Seihileko bakoitzaren hasieran, DeustoCampus Kulturak hainbat ikastaro antolatzen ditu: argazkigintza, nola jarri kameraren aurrean, antzerkia, idazkera sortzailea, keinu hizkuntza, etab. Gainera, ikasturtean zehar filmen eta film laburren emanaldiak izaten ditugu, kontzertuak, erakusketak, lehiaketak… Unibertsitateko hainbat ekimenetan hartzen dugu parte.