Deusto Campus eta MIMO San Sebastian-en arteko lankidetza baten eskutik eskaintza hau luzatzen zaizue, Donostian pintxo tailer bat eta %10eko beherapena gourmet dendan

Nahi al duzu ikasi pintxo tradizionalak preparatzen? Deusto Campusetik eskaintza hau luzatzen dizuegu, unibertsitateko parte zareten guztioi, Mimo San Sebastian-en eskutik maiatzak 4, Donostian.  Sukalde tailerra chef aditu batek eramango du aurrera eta 3 pintxo egiten ikasiko duzue edari batez gozatzen duzuen bitartean (sagardoa, garagardoa edo ura). Behin pintxoa preparatu ostean, pintxoak dastatzeko aukera ere izango duzue.

Tailer honen kokapena hiriaren erdiguneko Mimo San Sebastian-en instalakuntzetan izango da (Okendo kalea, 1) eta 18:00tatik 20:00 bitarte. Honen prezioa 15€koa izango da eta izena emateko apirilak 27 baino lehen Deusto Campusetik pasa beharko duzue.

©jmbielsa_00030 ©jmbielsa_00003

 

 

 

 

 

 

Horretaz gain, Mimok, unibertsitate osoko komunitateari eskaintza bat luzatzen die bere gourmet denda %10eko beherapena izanik (unibertsitateko txartela erakutsiz).

Pantallas E

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude