EAZko 4. mailako ikasleek antolatutako 2018ko odol emate kanpaina izango da maiatzaren 9 eta 10an

Aurten kanpainaren izenburua ZURE EKARPENAK BOTEREA DAUKA #ErabiliZureBoterea izango da. Guztion ekarpenei esker, beharra duten pertsona askoren bizitza hobetu dezakegu. Horregatik, gure “emaile boterea” aprobetxatzen ahalegindu behar gara, gutako edozeinek ekarpen bat behar dezakelako edozein momentuan.

Ekarpenak Tokiski aretoan izango dira, Innogune eraikinean (Unibertsitateko sarrerako parean dagoen eraikina). Ordutegia honako hau izango da:

  • Asteazkena maiatzak 9: 9.30tik 17.30etara.
  • Osteguna maiatzak 10: 9.30tik 13.30etara.

Odol ematerako hitzordua hartzen duten pertsonentzat 4 ohe egongo dira prest. Beraz, ordu bakoitzeko 4 pertsona apuntatu daitezke. Ez galdu denborarik ilara egiten eta hartu zure txanda hemen: https://doodle.com/poll/uz53pinepyegamg6

Informazio gehiagorako eta kanpaina gertuz jarraitzeko, FACEBOOK-eko orrialde honetan sar zaitezke: Donantes de Sangre Deusto Donostia. Edo INSTAGRAM kontu hau jarrai dezakezu ere bai: @aprovechatupoder

Bertan itxarongo zaitugu! Animatu!

Campaña donantes de sangre

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude