Zertan datza? Oso proiektu desberdinak sartzen dira baitan, adin guztietarako, graduko lehen urtetik gradu ondokoetara arte (hala ere, beti boluntariotza esperientzia izatea komenigarria da). Esku-hartze batzuk generikoak dira, eta beste batzuetan, berriz, zure formakuntza akademikoa garrantzitsua izango da. Proiektuaren arabera, iraupena hilabete bat edo bi hilabetekoa da. Proiektu guztiak uztailean hasten dira, eta Comillas (Madril, Valladolid eta Palma Mallorca), Ramon Llull (Bartzelona) eta Deustuko (Bilbo y Donostia) ikasleek hartzen dute parte.

Eskaera aurkezteko azken eguna ba al dago?  Bai, eta laster da: 2018ko azaroaren 25a.  Zergatik hain goiz? Behin parte-hartzaileak aukeratuak (abenduaren zehar gertatuko dena), proiektua hasten da: formakuntza proiektua esperientziaren parte da, eta urtarriletik aurrera egiten da.

Informazio gehiago izan dezaket? Askoz gehiago: aukeraketa nola den, aurkezteko zer egin behar dudan, formakuntza zertan datzan, lurraldean nirekin zein egongo den, zenbat kostatzen zaidan, kontu logistikoak Behar duzun informazio guztia hemen duzu. Horrez gain, alerta-sisteman alta ematen baduzu, deialdia irekitzen denean jakinaraziko dizugu, bilera informatiboei buruzko berriak jasoko duzu eta izen-emateko eguna ixten dugunean abisatuko zaitugu.

Nola izena eman? Google-eko hurrengo inprimakia betetzen eta deustocampus.ss@deusto.es-era hurrengo dokumentuak bidaltzen:

  •  Argazki berri bat
  • Proiektuan zergatik parte hartu nahi duzun azaltzen duen motibazio gutun bat; orrialde bat gehienez
  • CV labur bat gazteleraz, euskeraz edota ingelesez, bi orrialde gehienez
  • Ondo ezagutzen zaituen gomendio gutun bat, ezin da familiarra izan. Unibertsitateko irakasle edo zerbitzu eta administrazioko langile batena, boluntariotzaren baten proiektuko arduradunen batena edo… adibidez)

Besteak:

Iraupen motzeko nazioarteko boluntariotza proposamen bat da, 21 urtetik 30 urtetara dituzten gazteentzako, MAG+S Pastoral Ignazianoa, Espainiako ONGD jesuitekin (Alboan eta Entreculturas) batera egiten duena. Hegorantz bide bat da, barrutik eta kanpotik, Fedea, Justizia, Komunitatea, Zerbitzua, Xumetasuna, Bereizmena eta Akonpainamendu klabeetan. Erreferentzia bezala, 2018an esperientziak, Tanzanian, Txaden, Kamerunen, Kolonbian eta Perun garatu ziren.

Web - Voluntariado Internacional

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude