Udan duzun denborari probetxu atera nahi diozu? Hau irakurri

Comillas, Ramon Llull eta Deustoko unibertsitateak nazioarteko boluntariotzaren deialdia egiten dute elkarlanean. Izena emateko epea azaroan zehar izan zen. 

Donostiako kanpusetik 2 ikaslek parte hartuko dute esperientzian eta gutxi barrun formakuntzara joango dira, Pontificia de Comillas eta Ramon Llull-eko ikasleekin batera, bat Loiolan eta beste Majadahondan.

Epea bukatu izan arren hemen uzten dizuegu informazioa hurrengo urtera begira prestatzen eta pentsatzen joateko.

Deialdiak hurrengo herrialdeetara joateko izan ziren: Peru eta Kenia (bi hilabete), Mexiko (hilabete eta erdi) eta TxileBrasil eta Ekuador (hilabete bat).

Proiektu bakoitzak bere ezaugarri konkretuak ditu eta ikasle profil ezberdinei daude zuzenduak. Txile eta Brasil, adibidez, lehenengo mailakoei dago zuzendua gehien bat. Proiektu bakoitzeko informazioa irakurri gehiago jakiteko.

Proiektu guztien baldintzak, hautagaia aurkezteko modua, hautapen irizpideak, proiektuetan parte hartzearen konpromezuak eta garrantzizko beste informazioa “Información común” deitzen den dokumentuan dago. Poliki irakurri.

Zure hautagaia aurkezteko “Ficha 2018” dokumentua bete beharko duzu eta, horrekin batera eskatzen zaizun gainontzeko paperak ere bai (curriculum-a, motibazio gutuna eta gomendio gutuna), fitxan bertan adierazten den posta elektronikora bidali (ezberdina izango da unibertsitatearen arabera).