9

 

Ostegunero gure Instagrameko kontutik (@udeusto) Music Poterekin gaude zuzenean. Galdu egingo duzu?

 

 

2022ko maiatza

Abesbatza

Donostiako campuseko abesbatzak Thierry Biscary artistaren 100 Alargunen Dantza abestia grabatu du ikasturteari amaiera emateko. Entzun ezazu!

Antzerki taldea: Estreinaldiak

 

Antzerki taldeak “turbulencias” eta “El Arte de la Entrevista” lanak estreinatu zituen maiatzaren 23 eta 24ean, Donostia Gazteriak antolatutako Gazteen Antzerki Topaketaren 33. edizioaren barruan.

Turbulencias obra inguratzen gaituen gizartearen hipokrisiari buruzko fabulan amaitzen den komedia da. Jean-Pierre Martinezek sortutako obra da, Peio Arnaezek zuzendua eta Lara Uceda (Victoria) eta Paula Soroeta (Claudia) ikasleak protagonista dituena. Estreinaldia maiatzaren 23an izan zen Gazteszenan (Egia).

Juan Mayorgak sortutako El Arte de la Entrevista obran, eskolarako egin beharreko elkarrizketa lan batek, familiako sekretu ilunenak argitaraziko ditu. Zuzendaria Peio Arnaez izan da eta UDko artista ikasleak Ane Perez (Cecilia), Nerea Ayerbe (Paula), Violeta Clar (Rosa) eta Simon Pierre Mangongo (Mauricio) izan dira. Estreinaldia maiatzaren 24an izan zen Antzoki Zaharrean, 20:00etan.


Music pote: Zaria abesbatza

Zaria abesbatzako bost kide gazte izango dira hurrengo Music Poteko protagonistak. Koru honetan askotariko musika estiloak interpretatzen dituzte, errenazimenduko musikatik hasi eta Grease, Queen edo Beatles bezalako musikaletaraino; eta hainbat herrialde eta hizkuntzatako lanak ere lantzen dituzte, hala nola japoniera, gaztelania, euskara, latina, frantsesa, alemaniera. Music Potean ingelesez, euskaraz eta latinez abestuko dute.

 


Apirila: Impacto Vudú

 

Datorren apirilaren 28an Impacto Vudú talde ezaguna izango dugu gure eszenatokian. Instagrameko zuzenekoaren bidez, bere abestiez eta rollo onaz gozatu ahal izango duzu. Bien bitartean, talde donostiarraren bideoklip arrakastatsuenetako bat ikus dezakezu. Ez galdu kontzertua apirilaren 28an 18:00etan (Instagram: @udeusto).

 

 


Martxoa

Martxoaren 8a oinarri hartuta, hilabete honetan zehar, Music Pote bat izan dugu astero “Emakumeak eta musika” zikloaren baitan. Deustuko Bilboko eta Donostiako campuseko emakume ikasleak izan dira protagonista. Hala, emakumeen talentuari islada eman eta Deustuko komunitatea osatzen duten emakume gazteen presentzia indartu nahi izan da.

 


2022ko otsaila: Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun


Euskararen eguna

Abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatu zen Deustun ondorengo ekintzen bidez:

  • Egunean behin jolasaren lehiaketa.
  • Atsotitzen lehiaketa.
  • Txalaparta
  • Dantza patioan.
  • Talka musika taldearen kontzertua

 


2021ko azaroa: Susmara

 

2021ko urria: Haizea yáñez

 

 

Datorren 2021-2022 ikasturtean, urritik aurrera, Instagram kontua musikaz beteko dugu berriro ere. Bitartean, gure @udeusto kontuan dauden emanaldiez gozatzen jarrai dezakezue. Hauek dira 2020-2021 ikasturtean parte hartu duten artistetako batzuk:

 

Gogoratu zuk ere parte har dezakezula campuseko jardueretan. Abestu edo musika-tresnaren bat jotzen baduzu, zuzenean ezagutzeko aukera emango dizugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: deustocampus.ss@deusto.es