Barne Txapelketak

Abian da barne txapelketen bigarren fasea. Deusto Campus Kirolakek antolaturiko partida hauek lehengo hiruhileko osoa iraungo dute, abendura arte. Aurten kriol disziplina askok hartuko dute parte txapelketetan. Hala nola, areto futbola, saskibaloia, boleibola, tenisa, pala eta padela. Emaitza guztiak Deusto Campuseko blogean argitaratuko dira eta baita unibertsitateko beira-arasetan ere. Bestetik, finalera iristen diren kirolariek garaikurrak eta kiroleko arropa irabazteko aukera izango dute.

Barne txapelketen finalak

Abenduaren 15ean padeleko finala jokatu zuten Paul Tuduri eta Diego Vierak osatutako bikoteak Igancio Ayestarán eta Santiago Serratsen aurka. Norgehiagoka estu baten ondoren, Ayestará eta Serratsek lortu zuren partidua irabaztea. Emaitza 4-6/6-3/7-6(5)koa izan zen.

Pasa den asteazkenean, abenduak 1ean, Donostiako Campusean lehenengo aldiz Futbol Aretoko barne txapelketaren finala jokatu zen. Partidu estu eta lehiakor baten ondoren, 1. ADE+DBS taldeak 4.ADE+Ing. taldea garaitzea lortu zuen, 7-3ko emaitzarekin. Asko izan ziren finala ikustera eta gozatzera hurbildu ziren zaleak eta kiroldegia betetzeaz gain, partidari giro bikaina eman zioten. 

Zorionak denoi!

Hemen uzten dizkizuegu eguneko argazki batzuk: 

Hauek dira taldeak eta izango diren partiden emaitzak kontsukltatzeko linkak:

 

 

interno

 

DERBYA

Donostiako eta Bilboko campusetako taldeek hainbat partidu antolatu dituzte Euskadiko Unibertsitate Txapelketetan Deustuko ordezkariak nor diren jakiteko. Partida horiek Donostian izaten dira eta denak egun bakar batean.

derbys

 

EUSKADIKO UNIBERTSITATE TXAPELKETAK

Kirol modalitate desberdinetako hainbat partidu antolatzen dira, bai bakarka bai taldeka, unibertsitate hauen artean: Unibertsitatea. Euskal Herria EHU, Unibertsitatea Arrasate eta Deustuko Unibertsitatea.

Hori guztia egun bakar batean egiten da, eta partidak urtero izaten dira parte hartzen duen unibertsitate bateko kirol-instalazioetan, bakoitzak bere tokia duela.

euskadi 2

euskadi

 

ESPAINIAKO UNIBERTSITATE-TXAPELKETAK

Euskadiko txapelketan sailkatutako taldeek Espainiako unibertsitate-txapelketan jokatuko dute hautatutako kirol-modalitateetan, bai banaka bai taldeka.

Aldez aurreko fase bat antolatzen da eremuka, eta, gero, azken fase bat, kirol-modalitate bakoitzeko onenak ateratzeko. Txapelketa horiek guztiak unibertsitateek berek antolatzen dituzte eta hauek, martxotik maiatzera bitartean izaten dira.

españa