Igoera playoff-a

Deusto FC taldeak Eskualdeko Ohorezko Mailara igotzeko faseari dagozkion 10 jardunaldiak jokatuko ditu, fase erregularra 1. postuan amaitu ondoren. Zumaiako, Ilintxa, Vasconia, Roteta eta Ostadar dira Deusto FC taldearen aurkariak igoera fasean. Joan den larunbatean, otsailaren 26an, Deusto FC taldeak bere playoffeko lehen partida jokatu zuen Rotetaren aurka (etxeko taldea). Unibertsitarioek 1-2 irabazi zuten, igoera lortzeko borrokari ekiteko modu ezin hobea.

Apirileko egutegia

Txapelketa

2021/10/04

Egun zaila izan da Deusto F.C.rentzat. 2-1 galdu du C.D. Dunboa Eguzki taldearen aurka asteburu honetan irungo San José Obrero zelaian. Iker Martín jokalariak gola sartzea lortu duen arren, talde donostiarrak ezin izan dio egoerari buelta eman. Horrela, sailkapen orokorrean, zazpigarren postuan kokatu da Deustu taldea aste honetan.

Datorren jardunaldia Gure Txokoa taldearen aurka izango da ostiralean, hilaren 8an 21:30etan etxean, Zubietan.

 

2021/09/27

Asteburu honetan, Deusto Donostia Football Team eta Axular K.K.E taldeek Erregional Preferente ligako 3. jardunaldiko partida jokatu dute. Partida berdinketan amaitu da (1-1) nahiz eta etxeko taldea hasieratik aurretik joan den. Oman Garcíak sartu du gola beste behin eta jada 4 tanto daramatza 3 partidatan. Azpimarragarria izan da Amaiur Oskila atezainaren lana ere,  lehen zatian penalti bat gelditu baitu. 

Emaitza honek DDFT sailkapeneko 4. postura igo du. Hurrengo jardunaldia, Dunboa Eguzki taldearen aurka jokatuko du Irunen.