Lantegia: Antsietatearen kudeaketa

Maiatzaren 7an Deustuko Unibertsitateak antsietatearen kudeaketari buruzko tailer bat antolatu du Badabidebatekin elkarlanean.

Elkarte honek Gipuzkoako gazteen ongizate emozional eta mentalaren alde lan egiten du. Zehazki, doako laguntza anonimo bat eskaintzen da zailtasun pertsonalei, sozialei, familiakoei eta abarri aurre egiteko. Horretarako, zerbitzu nagusietako bat telefono-zenbaki anonimo bat da, zeinarekin harremanetan jarri eta hitz egin edo edozein motatako laguntza eskatzeko (psikologikoa, orientaziokoa, entzutekoa). Era berean, prestakuntza-tailerrak eta sentsibilizazio-hitzaldiak ere antolatzen dituzte.

Ildo horretan, maiatzaren 7an antsietatearen kudeaketarekin lotutako tailer bat egingo da. Bertaratzen direnek gehiago jakin ahal izango dute nahasmendu horri buruz, eta egoera hori behar bezala kudeatzeko tresnak eskuratu ahal izango dituzte.

Saioaren ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da, eta euskaraz eta gaztelaniaz emango da. Euskarazkoa Tokiskin izango da (Innogune eraikinean) eta Gaztelaniazko tailerra Foro Aretoan (Larramendi eraikinean).

Aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako, galdetegi hau erabili dezakezu. Plazak mugatuak dira.


Burututako hitzaldiak

Slam Turism

Turismoa eta jasangarritasuna ardatz izan ditu hitzaldi honek. Krishna Pujari Reality Tours and Travel turismo-enpresa arduraduna eta Reality Gives GKEren (Bombay) sortzailea izan da hizlaria eta komunitateen bizitza aldatzeko turismoa modu arduratsuan nola erabil daitekeen aztertu du.