IkaSsare programak bolondresak behar ditu

Ume Alai Gipuzkoa

Gipuzkoako adpzio familiez osatutako elkartea da. Guraso eraginkorrak izateko prestatzea da helburua, seme-alaben sentimendu eta jokabideak ulertu, ezagutu eta errespetatzeko. Adopzioa, babesgabetasun egoera pairatu duen haur baten eskubide gisa ulertzen dugu, babes neurri bat alegia. Berez, elkartearen helburu nagusia adingabearen babesa izanik, adoptatzaile eta adoptatuei, adopzioarei buruzko informazioa, laguntza eta aholkuak ematen dizkiegu, adopzio-aurreko zein adopzio-ondorengo garaiei dagokien formazioaz gain.

Baina… zer da IkaSsare?

Ume alai Gipuzkoako haur eta gazteren ikasketa beharretan laguntza ematea da honen helburu nagusia, norbanako arreta eskainiz, ikasketa prozesuan bidelagun izanez.

Programa honek, segurtasunez, gertutasunez, konfidantzaz eta euskaraz ikasteko aukera eskainiko dio haur edota gazteari. Betiere, honen erritmoa jarraituz.

Hemen izena eman dezakezu. 

ikassare argazkia