Datorren maiatzaren 11ean Xabi Prietorekin hitz egiteko aukera izango dugu, Deusto Campus Kirolak arloak bultzatutako “…ezagutzen” programako lehen gonbidatu gisa

Asteartean, maiatzaren 11ean, hasiko da Deusto Campus Kirolakek bultzatutako “…ezagutzen” programa. Unibertsitateko ikasleek osatutako sortzaile-talde berriaren laguntzaz eta Imanol Artola DUko ikasle ohi eta komunikatzaile profesionalaren parte-hartze bikainari esker sortu da. Lehenengo gonbidatua Xabi Prieto izango da eta elkarrizketa maiatzaren 11ean ikusi ahal izango da 22.15etan Deustuko Unibertsitateko YouTube kanalean

Saio honen helburua kirolaren munduko pertsonaia ezagunak hurbilago eta pertsonalago ezagutzea da. Hainbat kirol-diziplina eta -esparrutako kirolariak gonbidatuko eta elkarrizketatuko ditugu. Elkarrizketa Imanol Artolak egingo du, baina unibertsitateko komunitateak galderak proposa ditzake. 

Lehenengo gonbidatuak ez du aurkezpenik behar, oso kirolari ezaguna eta maitatua baita:

Xabi Prieto 1983ko abuztuaren 19an jaio zen eta 15 denboralditan Real Sociedad taldeko jokalaria izan da. Bertako kapitain izatera iritsi zen, 532 partidatan jokatu zuen eta guztira 74 gol sartu zituen. 

Bere bertuteetako bat jokatzeko era teknikoa izan da. Haren ezaugarri nagusiak regatea eta paseak ziren. Horrela, hainbat denboralditan zehar Espainiako Ligako jokalari onenen artean egon zen. Penalti-jaurtitzaile bikaina izateagatik ere ezaguna izan da, 26 jaurtiketetatik 25 puntu lortu baitzituen. 

Bere futbol ibilbidean zehar, beste talde batzuen eskaintzak jaso izan arren, beti erakutsi zuen bere koloreekiko leialtasuna eta hasieratik bere etxea izan den errealean erretiratu zen. Berak esan zuenez: “Nire ametsa ez zen futbolaria izatea, nire ametsa Realean jokatzea zen”.

Imanol Artola Altuna, Deustuko Unibertsitateko ikasle ohia eta Euskal Filologia graduduna, programaren aurkezle eta elkarrizketatzailea izango da. Komunikazio arloan lan esperientzia zabala du: Euskadi Irratiko eta Euskal Telebistako aurkezlea izan da, arlo ezberdinetako ekitaldiak aurkeztu ditu (kultura, kirola, empresagintza, etab.), eta Aldapeta Maria Ikastetxeko irakaslea eta itzultzailea da.

Ez galdu “… esagutzen” programa berriko lehen elkarrizketa hau. Gogoratu! Maiatzaren 11ean, asteartea, 22:15etan, Deustuko Unibertsitateko YouTubeko kanalean.