Urtarrilaren 24tik otsailaren 4era 2021-2022 ikasturte honetako seihileko-arteko ikastaroak izango dira. Hainbat gaien ingurukoak izango dira formakuntza hauek. Hala nola, ekonomia, komunikazioa edo kirola. Guztira hiru ikastaro izango dira: nola egin aurre kamerari, defentsa pertsonala eta beste ekonomia bat abian da. Hortaz gain, bi kirol txapelketa ere antolatu dira. Batetik, areto futbol txapelketa eta bestetik, saskibaloi txapelketa. Bakoitzak astebete iraungo du eta talde irabazleek hainbat sari irabaziko dituzte.

Hauek dira ekintza bakoitzaren xehetasunak:

  • Defentsa pertsonala. Ikastaro honetan, defentsa pertsonaleko oinarrizko jakintzak barneratu ahal izango dira eta arrisku egoeretan aplikatu. Urtarrilaren 24tik 28ra izango da formakuntza 10:00etatik 12:00etara.
  • Nola egin aurre kamerari. Ikastaro honetan, kamera aurrean ongi komunikatzeko ahotsaren kontrola, postura eta diskurtsoa landuko da. Formakuntza urtarrilaren 31tik otsailaren 4era izango da 10:00etatik 12:00etara.
  • Beste ekonomia bat abian da. Economistas Sin Fronteras GKEak emango duen formakuntza honen helburua gaur egungo ekonomia sistema ulertzea eta honen arazo eta irtenbideez ohartzea izango da. Horretarako, ekonomia feminista, kontsumo arduratsua edo garapen jasangarria bezalako gaiei buruz hitz egingo da. Ikastaroa urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra bitarte izango da honako ordutegian: 11:00-13:00. Ikastaro honek kreditu bat lortzeko aukera ematen dizu. Hemen ikastaroari buruzko informazio gehiago. 
  • Areto futbol txapelketa.  Partidak urtarrilaren 24tik 28ra bitarte jokatuko dira eta taldeka jokatu eta irabazleek saria lortzeko aukera izango da. Saio bakoitza ordubetekoa izango da eta ordutegi honetan jokatuko dira: 16:00etatik 20:00etara.
  • Saskibaloi txapelketa. Urtarrilaren 31tik otsailaren 4era saskibaloi txapelketa jokatuko da. Parte hartzaileek hainbat sari irabazteko aukera izango dute. Partida bakoitzak ordubete iraungo du eta 16:00etatik 18:00etara jokatuko dira.

Ekintza guztien izen-emate epea zabalik da urtarrilaren 17ra arte. Ikastaroren batean parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da. Kirol txapelketaren batean parte hartu nahi izanez gero, berriz, galdetegi honen bidez eman beharko da izena.

Seihileko-arteko ikastaroak