Barne txapelketak

Hurrengo ekintzak:

Karting

Maiatzaren 27an, ikasturte honetako bigarren Karting saioa izan zen Olaberriako Vilariño zirkuituan. 15 ikaslek hartu zuten parte eta bikain pasa zuten. Hemen ikus ditzakezu ekintzaren argazkiak.

 

 


Burututako ekintzak:

Zaldi irteera: maiatzak 14

Maiatzaren 14an Lar Zaldiak hipikaren eskutik zaldiz 2 orduko irteeran parte hartu ahal izan zuten zenbait ikasleek. Jarduera parte-hartzaile hasiberrientzat zegoen pentsatua. Txangoaren amaieran txistorra eta sagardo (edo freskagarri) bazkaria dastatzeko aukera izan zuten.

Irteera argazkiak ikusi ditzazkezu hemen. 

Enpresen lasterketa

Pasa den maiatzaren 15ean Enpresen Lasterketa ezaguna hartu zuen Donostiak. 8,5 km-ko ibilbidea, ia laua, eta hiriko hiru hondartzak zeharkatzen dituena. Unibertsitateko zenbait langileek lau laguneko taldeetan parte hartu zuten eta Deustuko Unibertsitateak bere gain hartu zituen inskripzio-kostu guztiak.

Lasterketaren argazkiak ikusi ditzazkezue ondorengo estekan.

Kirolaren eguna

Egun honetako argazki guztiak ikus ditzakezu weborri honetan.

Apirilaren 13an Kirolaren Eguna ospatu zen. Parte hartzaileek honako kiroletan lehiatu ahal izan zuten:

    • Padel
    • Tenisa
    • Mahai-tenisa
    • Futbolina
    • Saskibaloia
    • Boleibola
    • Futbola 6

Lehiaketa horiez gain, teknikarekin edo trebetasunarekin lotura handiagoa duten kirol-probak ere izan ziren. Hala nola,

  1. Kontrol PROBA: kontrol tiroa: 3 saiakera etxean fitxatzeko
  2. Prebentziorako PROBA: barra botatzea: 5 saialdi barra ematea.
  3. Trebetasun-proba: uztai-jaurtiketa. 5 jaurtiketa sartu 4.
  4. Zehaztapen FUTBOLA: atezainaren jaurtiketa. 3 saiakera 2 gol sartzeko.
  5. Dardoak: dardoen jaurtiketa. 5 batuketa jaurtiketa.
  6. GOLF PROBA: golf bola ostikatzea. 4 saiakera eta 2 zulo lortu.
  7. Aros proba: baloia uztaietan jartzea. Hirutik 2 lortzea.
  8. Zehaztasuna BALONCESTO: piztu, 3 jaurtiketa libre jarraian.

Sari moduan, irabazleek DUko kirol materiala jaso zuten.

Eskiatzera irteera

 

Otsaileko azken asteburuan, Deusto Campusek bi eguneko irteera antolatu zuen eskiatzera. Ikasleek eskiatzeko eta snow-a egiteko aukera izan zuten Astungo eski-estazioan, baita hasiberrientzako eskoletan izena emateko aukera ere. Hona hemen bidaiaren argazki batzuk:

Argazkiak ikusteko esteka. 

“Urumeako zubiak” erronka

Donostiako Urumea ibaiko zubietatik korrika egitean zatzan erronka honek. 3,89km-ko ibilbidea da eta Strava mugikor aplikazioaren bidez jarraitu beharizan zen egindakoa zihurtatzeko.

 

Karting

Pasa den azaroaren 20ean,  Olaberriako Vilariño zirkuitoan antolatuko zen Karting irteera batean parte hartzeko aukera izan zuten hainbat ikaslek. Bertan, 10 minutuko bi manga egin ziren. Lehenengoan, egindako denborak hartuziren eta bigarrenean, erregistratutako denboren arabera, Pole Position-a zehaztu zen. Lehenengo geratzea lortu zuten 3 partehartzaileek Deustuko kirol materiala jaso zuten sari gisa eta gainontzekoen artean jertseak, eskularruak eta bufanda zozketatu ziren.

 

Behobia SS

Azaroaren 14ean Donostiako Behobia lasterketa ospatu da eta Deustoko Unibertsitateko hainbat pertsonek Deusto Campus kirolaken bidez unibertsitatearen izenean korrika egiteko izena eman dute.

Horien artean, emakumezkoen kategorian, Bakarne Etxeberriak (1:57:43) eta Megan Briggs-ek (1:57:55) lehen bi postu onenak dituzte. Gizonezkoen kategorian, berriz, Jon López (1:20:31) eta Santiago Sanchez-Guardamino (1:43:31) izan dira ibilbidea denbora onenean egitea lortu dutenak. Sari bana eta kirol materiala jasoko dute aipatutako guztiek, Deusto Campus Kirolaken eskutik. 

 

 

Piragua txangoa

Urriko lehen asteburuan Deusto Campusek piraguismoa egiteko txango bat antolatu zuen, zeinetan unibertsitateko hainbat ikaslek parte hartu zuten. Ikastaroan parte hartu zutenek piraguismorako oinarrizko teknika batzuk ikasteko aukera izan zuten, eta Kontxako badian ordu eta erdiko ikastaroan arraunean aritu ziren. Gainera, ekitaldiari esker, parte-hartzaileek Donostiako bistez ikuspegi berri batetik gozatzeko eta Santa Klara uhartea ezagutzeko aukera izan zuten.

Argazki guztiak ikusteko esteka

 

Surf txangoa

Pasa den asteburuan, Deustoko zenbait ikaslek Pukas Surf eskolak eskainitako Surf ikastaroan parte hartzeko aukera izan zuten. Jatorri desberdineko ikasleak batu ziren ekintza horretan eta Donostiako Zurriola hondartzako olatuez gozatzeko aukera paregabea izan zuten. Ikastaroa ordu eta erdikoa izan zen eta ikasleek zein begiraleek giro paregabean dibertitu ahal izan zuten. 

Argazki guztiak ikusteko esteka: https://photos.app.goo.gl/E17pqJx1tQdXQBEq9