Igandean, 20:30ean, eukaristiaren sakramentua Jesusen Bihotzaren elizan (Jesuitak) ospatzera gonbidatzen zaitugu, Andia kaleko 3an. Zu bezala fedea ospatu nahi duen jende gaztea ezagutuko duzu. Gainera, eukaristiaren animazioan parte har dezakezu (abesbatzan, musika tresnaren bat jotzen, irakurketekin…). Interesa izanez gero, Jon Sagastagoitiarekin hitz egin dezakezu (j.sagastagoitia@deusto.es).