Odol-emate kanpaina

Maiatzaren 4an eta 5ean, odola emateko 2021-2022 ikasturte honetako kanpainaren bigarren jardunaldia egingo da. Beste batzuetan bezala, Tokiski aretoan egingo da, eta beharrezkoa izango da izena ematea eta odola emateko txanda aukeratzea. Izena emateko epea apirilaren 25ean irekiko da.

 

 


Giza Eskubideen Zineamldian Gazte Epaimahaia 

Aurten Giza Eskubideen Zinemaldia 18.edizioa dator, eta honekin bat, Gazte epaimahaian parte-hartzeko aukera. Zinemaldia apirilak 23tik 30era iraungo duen ekitaldia da, eta 18-30 urte artean dauden gazteek, Gazte Epaimahaia osatzen duten 90 gazteetako bat izateko aukera edukiko dute. Izena emateko epea martxoaren 31ean bukatuko da. 

Deustu unibertsitateak bertan parte hartzeko aukera eta gainera kredituak lortzeko aukera ematen du, baina horretarako, Zinemaldiaren web orrian izena emateaz gain, Deustuk bidaliko dizun inprimakia betetzea eta amaieran memoria bat osatzea beharrezkoa da. Memoria horren gidoia hemen ikusi dezakezu eta entregatzeko azkeneko eguna maiatzaren 9a izango da. Animatu zaitez eta gozatu ezazu!


Gabonetako bilketa

Goizean, unibertsitatera joan aurretik, ohikoa da dutxatzea, arropa garbiarekin janztea, gosaltzea eta hortzak garbitzea.

Zoritxarrez, gure inguruan pertsona batek baino gehiagok ezin du egin. Hau da, ez du egunari duintasunez aurre egiteko behar handiko produkturik.

Caritasek “Gabon hauek inoiz baino hurbilago” kanpaina jarri du abian, eta unibertsitateko Donostiako campusean elkartu gara.

Deustuko Campus produktu hauek biltzeko gunea izango da abenduaren 16ra arte: maskarak, gel hidroalkoholikoa, toailak, galtzerdiak, higiene pertsonaleko produktuak (hortzetako pasta eta eskuila, konpresak, gela, xanpua…).

Productos - navidad

 

Hainbat gairi buruzko sentsibilizazio-kanpainak antolatzen dira: odol-emaileak, ikerketaren olinpiada solidarioa, gabonetako kanpaina, etab.

Web - Voluntariado Internacional (3)