Urumeako 5 Milak

OK

Lasterketa hau Deustuko Unibertsitateak babesten du eta Trotamillas Company taldeak antolatzen du. 8 kilometrotik beherako distantzia da, eta horregatik da bateragarria edozein pertsonentzako.

Deustuko ikasleek lasterketaren izen ematean deskontu berezi bat daukate. Sailkapen orokorraz gain, Deustun, gure unibertsitateko komunitatekoak direnen arteko sailkapen bat daukagu eta modalitate bakoitzeko irabazleak tablet batekin sarituko ditugu. Animatu zaitez!!

Lasterketaren informazio guztia hemen jaso dezakezu edo Urumeako 5 milak -en Facebook orrian.

Lasterketari buruzko edozein galdera badaukazu, Kirol Zerbitzutik pasatzeko aukera daukazu edo deportes.ss@deusto.es idatzi.


 

Unibertsitateen arteko Surf Txapelketasurf universitario (1)

Urtean behin, unibertsitateko surf-txapelketa bat egiten da Zarauzko hondartzan Euskadiko hiru unibertsitateen artean (MU, EHU eta Deustu). Adituak ez diren surflarientzako ikastaroak ere jartzen dira zuen eskura.
Gure unibertsitateetako ikasle guztiek uretako kirol bikain honetaz gozatu dezakete eta lehiatu daitezke Gipuzkoako kostaldeko hondartza onenetariko honetan. Lehiaketak eta ikastaroek irauten duten bitartean, sorospen- eta salbamendu-taldea izango dugu eskura hondartzan bertan. Ekitaldiaren ondoren, irabazleei sariak banatuko zaizkie. Anima zaitez!
Eguna amaitzeko, sariak eta tortillak banatu ziren, aho-zapore onarekin amaitzeko!
Azken eguneko argazkiak eta bideo batzuk utzi dizkizuegu.

Enpresen lasterketa

Ekitaldi mota honi esker, kirola, bizitza osasuntsua, harreman interpertsonalak, komunitatea eta partaidetza sena sustatzen dituen jarduera garatzen da. Modu honetan, Destu gure ingurunean isladatzen dugu.

  • 9 Kilometroko lasterketa, ia laua bere osotasunean, Donostiako hiru hondartzak ibilbide gisa dituena.
  • 4 Pertsonako taldeetan korrika egiten da. Taldeak, gizonezkoenak, emakumezkoenak edo mistoak izan daitezke. Azkena iristen denaren denbora hartuko da.
  • Deustuko Unibertsitateak inskripzioaren guztizkoa ordainduko du.
  • Unibertsitateak parte hartzeko kamiseta teknikoa emango dizue unibertsitateko logoarekin.
  • Lasterketaren egun berean, Boulevardeko kioskoan aurkituko gara, batu, zortea opa eta argazkiak ateratzeko.
  • Lasterketaren ostean, elkarrekin batzeko eta indarberritzeko astia izango dugu. Horretarako, Euskal Bilera Sozietatean elkartuko gara,  Mari Kalea, 5 (helmugatik 5 minutura kokatua). Ikusi planoa.
  • Aldez aurretik ohartaraziko zaituztegu lasterketarako kirol materiala jasotzeko.
  • Lasterketaren inguruko informazio gehiago hemen.
  • Edozein zalantza edo informazio behar duzuela, ondorengo e-mailera idatzi dezakezute: deportes.ss@deusto.es

Animatu zaitez!

Hemen  azken frogaren argazkiak ikusi ditzakezue.

 


unijesUNIJES txapelketa Espainiako unibertsitate jesuita guztien artean antolatzen den txapelketa da. Lehiaketako kirolak urtero aldatzen dira, nahiz eta urtero batzuk beti errepikatu: futbola, saskibaloia eta boleibola.

Txapelketen iraupena egun batekoa izaten da, eta martxotik apirilera bitartean izaten da. Lehiaketaren tokia aldatu egiten da urtero, eta Espainiako hiri desberdin  bat izaten da urtero.