Hilero erakusketa bat antolatzen dugu Donostiako campusean. Era guztietako artea ezagutarazten dugu: argazkia, ilustrazioa, pintura, idazketa… Horrez gain, etortzen diren artistei elkarrizketa txiki bat egiten diegu beraiei buruz zerbait gehiago jakin dezazuen.
Otras miradas (beste begirada batzuk)
Más de lo mismo
Izenburuak aurkakoa iradoki dezakeen arren, Leire Aramburu artistak dakarren erakusketa berri hau ohiko marrazkigintzaz haratago doa. Artistak Bic bolalumak erabiltzen ditu bere sorkuntzarako. Hala, “gutxirekin asko egin daitekeela” frogatzen du, berak dioen moduan. Artea marrazkilari honentzako, “espresio modu bat da, ideiak, sentimenduak, sentsazioak eta azken finean, ihes egiteko bide bat.” Erakusketa hau apirilean apirilean egon da ikusgai kafetegian eta ondoren, campuseko liburutegian.
8M
Gelditu denbora
Otsailean zehar, “Gelditu denbora” izeneko erakusketaz gozatu ahal izango duzue. Mikel Zubillaga artistaren argazkiek, denbora gelditzen dela ematen duten bizipenak eta momentuak isladatu nahi izan ditu. Tarte hoietan, naturaz edo inguratzen gaituzten pertsonez gozatzen dugu eta bizitzako plazer txikietara bidaia arazi nahi digu artistak. Erakusketa kafetegian izango da ikugai otsaila osoan zehar.
Aberrare
Elena Galilea izan zen azaroan zehar kafetegia apaintzeko ardura izan zuena. “Aberrare” izenburuak hutsegitetik bidaiatzeko edo hutsegitea bizitzeko modua iradoki nahi du. Gaztelaniako “Aberración” hitzaren etimologiatik dator, antzinako iberiar erromantzetik, hain zuzen; ‘er-(e)s’ en bitartez, – Ateratzea, hortik sortzen da latinezko ‘errare’ – Huts egitea eta ‘ab’ aurrizkia – Kanpora, latineko ‘aberrare’ hitza osatzeko – Galdu. Irten, erratu, kanpora atera eta galtzea.
Autoreak “digitalari buruzko bilaketa pertsonal” moduan interpretatzen du; azaltzen duenez bere lanak ondorengoan datza: “Irudiak pantailatik ateratzea pintura gisa islatuz eta haien izaera berrinterpretatzen duen eskuaren propietate ez-perfektuetatik behatzea”. Horren gain, ondorengoa zehazten du: “Azken baldintza honek, irudiak gorputza zeharkatzea eragiten du, margoa markatzen duena da. Era honetan irudiaren akatsa aztertzea lortzen dut eta forma, trama, degradatu eta lausotze berriak aurkitzea, zeinak arbitrarietatean mihisearekin bat egiten duten.
Gaueko argiak
Gaueko argien magia isladatu nahi izan du Unai Carrera argazkilariak “Gaueko argiak” izeneko erakusketan. Kafetegia eta liburegian egon zen ikusgai urritik abendura bitarte.
Hauek dira 2021-2022 ikarturtean zehar kanpusean izan ditugun erakusketetako batzuk. Datorren ikasturtean, urritik aurrera, berriro ere disziplina ezberdinetako artisten talentuaz gozatu ahal izango dugu. Hala nola, argazkilaritza, marrazketa…
Artistei elkarrizketak
Sekzio honetan, campuseko erakusketen atzean dauden protagonistak gehiago ezagutuko ditugu. Elkarrizketa laburren bidez, erakusketak zertan datzan eta artista nolakoa den ezagutzea dugu helburu.
2021ko urria – Unai Carrera
URRIA – Ana Chan
IRAILA – Gelen de Troyez eta Eider Baile