Zer da lana zuretzat?

 

“Zer da lana zuretzako?” argazki erakusketako argazkiak, ‘Bake eta Elkartasuna’ GKEak antolatutako lehiaketa baten bitartez lortutako argazkiak dira. Lehiaketa horrek El Salvadorreko eta Gipuzkoako lan munduaren errealitatea eta egunerokoa irudikatzen dituzten argazkiak lortzea izan du helburu. Beraz, aipatutakoa islatzen duten irudiak aurkituko ditu erakusketa bisitzatzen duenak.


Bazterkeria eta gizarteratze prozesuak

 

Gizarte Laneko 2. mailako ikasleek, “gizarte-bazterkeria eta gizarteratze prozesuak” ikasgaia ikasten ari direnek, argazki-lehiaketa batean parte hartu dute, gizarte-bazterkeriako egoerak irudikatzen dituzten argazkiak aurkeztuz. Argazki horiek Aita Arrupe eraikinean egon dira ikusgai azaroan, eta horien bozketa egin da. Deusto Campus SS eta EMAÚS elkarlanean arituko dira jarduera horretan, argazki  irabazlearen egileak sarituz.


2020-2021 ikasturtea

Pobreziaren aurkako borrokaren Ingurumen Jasangarritasunaren Nazioarteko Sarea 

TAU Jasangarritasun Sarea erakusketa. Tau-ren helburua  Gipuzkoan kontzientzia kritikoa sustatzea da ekosistemen erabilera ez-iraunkorrak munduko pobrezia-egoerei eta genero-desberdintasunei dagokienez duen kausa-erlazioari buruz. Proposamen horrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa dauka, eta Pobreziaren aurkako Borrokan Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko Nazioarteko Sareak bultzatzen du. Gaur egun zortzi GGKEk osatzen dute sare hori: Zabalketa, ICLI Kooperaziorako Ingeniaritza, Mundukide, Tau Fundazioa, UNESCO Etxea, Etiopia Utopía, Egoaizia eta Behar Bidasoa.


Finantza etikoak 

‘Finantza etikoen koloreak’ poztasunaren distira dute eta finantzen sistema alternatiboko pertsonen aurpegietan ikusten da. Elkartasunaren eta gizarte-onuradunen arabera funtzionatzen du. Zoriontsu dira egunsentia itxaropenez ikusten dutelako eta biharamun hobea eta bidezkoagoa izango dutela jakinez, eguna ixten dutelako.

Eskura duzu, ‘Finantza etikoen koloreak’ erakusketa ikusteko aukera. Beste mundu bat posible dela frogatzen duten ekimen eraldatzaileak ezagutuko dituzu, kontrakoa saldu nahi izan badigute ere. El Salvadorreko, Nikaraguako eta Euskal Herriko pertsona eta erakundeek egunero egiten duten lan nekaezina kontatuko digute, inor atzean geratuko ez den mundua eraikitzeko.


Saretu Sarea #zukerabaki erakusketa

Saretuz, Donostiako elkarte eta erakundeen sare bat da, sentsibilizazio kanpainen bidez Donostian kontsumo arduratsua sustatzen duena, eta ondasun eta zerbitzuak kontzienteki eskuratzeko aukera errealak eskaintzen dituena. Kontsumo eredu arduratsua sustatzen dugu, pertsonek kontsumitzaile moduan egungo produkzio eta kontsumo eredua aldatzeko dugun botereaz kontzientzia hartzeko asmoz.

Saretuz Donostia kontsumo alternatiba ereduak balioan jartzeko elkarlanean aritzen diren 16 elkartearen sare bat da. Elkarte honetan,  kontsumo kontziente eta eraldatzailea, eraikitzen duen kontsumo bat direla pentsatzea gustatzen zaie, amesten duten gizartean bizitzera iritsi ahal izateko tresna eta estrategia dena: bizitza erdigunean dagoen eta ekonomia bere zerbitzura duen gizarte bat. Justizian, emakume eta gizonen zein herrien arteko berdintasunean, solidaritatean, naturarekiko orekan, konpromisoan eta lankidetzan oinarrituta dagoena, eta zaintza banatuta dagoena. 

#zukerabaki erakusketan ikustarazi nahi dena kontsumitzen dugun guztiak inpaktu sozial, ekonomiko eta ingurumen inpaktu bat duela da. Horregatik, kontsumitu aurretik koherente eta kontzientea izan beharra dago. Ezer kontsumitu aurretik benetan behar dugun edo ez galdetu behar diogu gure buruari. Nondik datorren eta zenbat km bidaiatu dituen produktuak. Nork, non eta zein baldintzatan ekoizten den. Gure kontsumo ohituren inguruan hausnartzea zalantzarik gabe, eredu aldaketa sustatzen duen praktika osasuntsu bat da.


“La cultura de lo diverso” erakusketa

6 irudi erakutsi dira, Donostiako migratzaileen bizitza islatzen dutenak.

Expo Harresiak Apurtuz

Irudiez gain, Harresiak Apurtuz, bideo batzuk partekatu zituen gurekin, Gipuzkoan hainbat arlotan hiru erakunde ezberdinek egiten duten lana erakusteko.

Migrazio-arazoa  gainditzeko eta intersekzionalitatearen bdiean, Harresiak Apurtuz erakundeak kudeatzen duen proiektu honetan parte hartzen duten gizarte-erakundean Kolore guztiak, Bidez bide eta Atzegi dira.


“Baztertze eta gizarteratze prozesuak” erakusketa

Ikasturteko lehen erakusketa Gizarte Laneko 3.mailako ikasleen eskutik dator, “Baztertze eta gizarteratze prozesuak” ikasgaiaren barruan. Bikoteka edo hiruko taldetan egindako lan horren bidez, beren hirian bazterketa eta inklusio egoerak islatzen zituzten argazkiak atera behar zituzten. Hona hemen batzuk:

expo fotografía Arrupe SOLIDARIDAD

Argazkiak ikusgai dauden Padre Arrupe eraikinean erakutsi ondoren, bozketa egin zen eta joan den asteazkenean, urriaren 28an, sari-banaketa egin zen.

Ekitaldian, Lanbert Salesek, Popmeu Unibertsitateko irakasle eta Bartzelonako Udaleko aholkulariak, hitzaldi bat eman zuen, eta Emaús Donostia zentroaren erabiltzaileak zentroa eta egiten duten lana aurkeztu zuten bideo baten bidez. Amaitzeko, talde irabazleak, Deusto Campuseko izerditakoak eta erabiltzaileek egindako saria jaso zuten:

expo fotografía Arrupe SOLIDARIDAD (1)