Aurten, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko 19. edizioan, Deustoko 8 ikaslek hartu dute parte gazte epaimahai gisa. Jaialdiaren helburua Bakearen eta Elkarbizitzaren kultura sustatzea eta tolerantzia, elkartasuna, errespetua, aniztasuna eta gizarte-kohesioa bezalako balioak bultzatzea da. Hain zuzen ere, giza eskubideekin lotutako film luze eta laburren bitartez.