Magis, pertsona gazteen arteko elkarteak sustatzen dituen sare bat da (20-30 urteko adin tartean), fedearen eta bizitzaren misterioan sakontzeko asmoa daukatenak. Talde bilerez, ekitaldi eta ospakizunen bitartez, zure adineko pertsona gehiagorekin bat, bizitza begiratu eta Jainkoa bilatu eta aurkitzen lagunduko dizun ibilbide batean gehitzen zara.

Udako esperientziak

Uda honetan, MAG+Setik hainbat aukera eskaintzen dizkizugu pertsona eta kristau bezala hazteko. Hainbat motatako esperientziak hautatu ditzakezu zure interesekin bat datozen ekintza, kokapena eta datak kontutan hartuta. Informazio osoa kontsulta dezakezu web orri honetan.

 

MAGIS komunitatea Donostian

Donostian lau taldetan antolatzen gara, bakoitza 10-12 pertsonakoa. Gehiengoa ikasten ari gara, nahiz eta batzuk lanean hasi garen iada. Taldeko bilerak Loiola Zentroan izaten dira, Andia, 3 kalean.

Gehiago jakin nahi baduzu MAGISi buruz,  web gunean begiratu dezakezu edo gerturatu, Deusto Campus Fedeara – 101. bulegora eraikin zentralean. Email bat bidali dezakezu hitzordua bat eskatzeko:  j.sagastagoitia@deusto.es.

Bi pertsonek beren esperientzia kontatzen digute:

“Nire lagun taldea daukat. Haiekin kirola egiten dut, asteburutan ateratzen naiz… baina ez didate ondo ulertzen egoera batzuei buruz nola sentitzen naizen eta garen hitz egin nahi dudanean; nola interpelatzen dizkidate gizartearen erronka batzuk; nola nahiko nuke gerturatu gaizki pasatzen ari direnak laguntzeko; nola ikasi fede kristaua bizitzea, ez didate ulertzen. Magisen entzuna sentitzen naiz eta beste batzuk entzuten ere ikasten dut.” Ibón, 23 urte.

“Pandemia urte honetan bizi behar izan ditudan egoera batzuk, erantzunak aurkitzeko aukera ematen didan talde posibilitate berrartzera bultzatu nau, antzeko zerbait bizitzen ari diren beste batzuekin aurkitu. Magis probatu nahi dut.” Miren, 21 urte.

MAGIS

 

MAG+S esperientzia lanaldi batean

Gustatuko litzaizuke MAGIS esperientzia bat bizitzea lanaldi batean?

Pertsona eta kristau gisa hazten lagunduko dizu. Bilatu esperientzia edo jarduera bat; aukeratu denbora bat (udan edo ikasturtean zehar) eta leku bat (hurbil edo urrun) zure bizitzako une honetan “besteentzat zerbait egiteko” gogoa zehazteko.