Aurten Aristos Campus Mundus (ACM) sarien hamargarren edizioa ospatuko da, izen bereko Nazioarteko Bikaintasun Campusak antolatuta. Deustu, Comillas ICAI-ICADE eta Ramon Llull unibertsitateek sustatutako proiektua da, eta ikasleen bikaintasuna eta konpromezu soziala aitortzea du helburu. Edizio honetan hiru sari izango dira: ACM Garapenerako Unibertsitate Lankidetzako Jardunbide Egokien Saria, ACM Gizarte Intereseko Ikasketen Ignacio Ellacuría Saria eta Unibertsitateko Gizarte Konpromisoaren Jardunbide Egokien Saria. Informazio guztia webgune honetan kontsulta dezakezu.

Gradu eta master amaierako lanak entregatzeko epea 2022ko uztailaren 17an amaituko da. Horretarako, izen-emate galdetegi hau erabil dezakezu.

 

 

Aristos Campus Mundus (ACM) Bikaintasunaren Nazioarteko Campusak ACM sariek ematen ditu urtero. Erantzunkizun soziala goraipatzen duen proiektu hau Deustu, Comillas ICAI-ICADE eta Ramon Llull unibertsitateek sustatua da. Honen helburua, ikasleen bikaintasuna eta gizarte konpromezua aitortzea da.

Aurreko ikasturteko edizioak hiru sari hartu zituen beregain: Premio de Buenas Prácticas en Cooperación Universitaria para el Desarrollo ACM; Premio Ignacio Ellacuría de Estudios de Interés Social ACM eta Premio Buenas Prácticas en el Compromiso Social universitario.

 

 

Erantzukizun Sozialeko ACM sarien VIII. edizioa martxan dago berriro

COVID-19 pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zen 2019-2020 ikasturteko deialdia berrekin egin da. 

Aritos Campus Mundus (ACM) Nazioarteko Bikaintasun Campusa bueltan dattor ikasturte honetan Gizarte Erantzukizuneko ACM Sarien VIII. edizioaren deialdiarekin. Edizio honetan hiru sari daude: ACM Garapenerako Unibertsitateko Lankidetzarako Praktika Egokien Saria; ACM Interes Sozialeko Ikasketen Ignacio Ellacuría Saria eta Unibertsitateko Konpromiso Sozialean Praktika Egokien Saria.

Hiru unibertsitateetako ikasleak hiru sarietako edozeinetan aurkez daitezke, baina azpimarratu behar da 2019-20 ikasturtean gradu amaierako edo graduondoko lanak defendatu zituzten ikasleek lehenengo bi sariak baino ez dituztela hautatzen, eta ikertzaileek eta zerbitzuko langileek hirugarren saria lor dezaketela.

Hona hemen sari bakoitzaren azalpen laburra:

ACM Garapenerako Unibertsitateko Lankidetzarako Praktika Egokien Saria

Garapenerako Unibertsitate Lankidetzaren (CUD) esparruan ezagutza ikertzen eta transferitzen lagundu duten ikasleen lanak ezagutu eta zabaltzea. Ezagutza esparru desberdinetatik aurkez daitezke eta bi kategoria bereizten dira: gradu lanak eta graduondoko lanak. Ikus oinarriak hemen.

Interes Sozialeko Ikasketen Ignacio Ellacuría ACM saria

Teorian edo praktikan hobekuntza sozialaren ikuspegia duten ikasleen lanak ezagutu eta zabaltzea. Bi kategoria daude: graduko lanak eta graduondoko lanak. Ikus oinarriak hemen.

ACM Unibertsitateko Konpromiso Sozialeko Praktika Egokien Saria

Gizarte konpromisoa sustatzen duten unibertsitate komunitateko kideen lanak ezagutu eta zabaltzea, teorian nahiz praktikan. Kategoria bat definitzen da: unibertsitateko konpromiso soziala bultzatzen duten eta praktika egokitzat har daitezkeen ekintzak, egin edo burutzen ari direnak. Ikus oinarriak hemen.

Hiru sari-kategorietan lanak aurkezteko azken eguna 2021eko maiatzaren 16a da, eta lanak formulario honen bidez aurkeztu behar dira.