Inguruneko boluntariotzaren taldea, gure planetaren egoeraz arduraturik dauden pertsonentzat eta klima aldaketaren inguruko gaiengan (kontsumo jasangarria, plastikoaren erabilera, errefuxiatu klimatikoak, birziklapena edo alorrekoak) interesa duten pertsonentzat zuzendurik dago. 

Taldeak bilerak egiten ditu campusean bertan sortu daitezkeen kapainen eta ekitaldien inguruan hitz egiteko. Bestalde, ALBOAN erakundearekin batera, gai ezberdinen inguruan formakuntza ibilbide bat gauzatu da. 

Talde honetan parte hartzeak 1 edo 2 kreditu ECTS lortzeko aukera ematen du zeure parte-hartze eta inplikazioaren arabera. Baldintzak ondorengo hauek dira: 

  • Hileroko batzarretara etortzea. 
  • Formakuntza ibilbidera etortzea. 
  • Ikasturte amaieran memoria bat entregatzea. (Idatzizko dokumentu, zein bideo bitartez gauzatu daiteke).

Taldean parte hartzeko interesik baduzu, hurbil zaitez Deusto Campuseko bulegora edo idatzi deustocampus.ss@deusto.es.