Ikasleek bilera eta prestakuntzak izango dituzte ikasturtean zehar boluntariotza-esperientzian zehar, haien esperientziaren jarraipena egiteko eta esparruan trebatzen jarraitzeko.

MARTXOA

Martxoaren 10ean  giza mugikortasuna eta genero perspektibaren inguruko saio bat izan zuten ikasleek.

AZAROA

Azaroaren 25ean, bigarren formakuntza saioa izan zen ALBOAN-ekin batera; oraingoan Justizia Ekosozialaren inguruan.

URRIA

Urriaren 14an, urteko gizarte-boluntarioen lehen prestakuntza-saioa egin zen ALBOANekin, Larramendi Eraikineko Foro aretoan. Zehazki, urteko boluntariotza bat gauzatu behar duten 21 pertsonek hartu zuten parte saioan.

Bertan,  boluntariotzaren jarduera ezaugarritzen duten elementu batzuei buruz  gogoeta egiteko eta eztabaidatzeko aukera izan zuten, mesedegarria suertatuko zaiena  beren erakundeetan laguntzen ari direnean. Oso saio parte-hartzailea eta interaktiboa izan zen.

 


 

IRAILA

Irailak 28an Erakundeen Azoka egin zen Donostiako Deustuko Campuseko gradu aretoan. Hainbat erakunde hurbildu ziren elkartaratze honetara, hala nola, Mugarik Gabeko Ekonomilariak, Aspace, Asociación Española Contra El Cancer, Ortzadar Elkartea, Atzegi, Hazi eta Ikasi, Ume Alai eta Loiolaetxea. 

Erakunde bakoitzeko ordezkariek euren antolakuntzak egiten duen lanari buruzko informazioa eskaini zieten ekitaldira hurbildu ziren ikasleei eta, ondoren, ikasleek galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Azalpenak eman ondoren, ikasleek  boluntariotza eginez zein erakunde eta kolektiborekin lan egin nahi duten erabaki beharko dute.

Bestalde, urriaren 14ean, boluntarioen lehen prestakuntza-saioa egingo da ALBOANekin, Larramendi Eraikineko Foro Aretoan.

Hona hemen ekitaldiaren argazki batzuk:

Deustoko unibertsitateak hainbat erakunderekin duen elkarlanari esker, erakunde eta kolektibo ezberdinekin bolondres izateko aukera duzu. 

Hemen duzu elkarlanean aritzen garen erakundeen inguruko informazioa. 

Jarduera honen bitartez ECTS kredituak lortu ditzakezu. Hori dela eta, zenbait baldintza bete behar dituzu: 

  • Boluntariotzara konpromezuz eta arduraz etortzea (bai bolondresekin, bai erakundeekin jarraipen bat gauzatuko da). 
  • Gainontzeko bolondresekin gauzatzen diren batzarretara etortzea. (Behean egutegia ikusi dezakezu). 
  • Ikasturte amaieran memoria bat entregatzea. (Idatzizko dokumentu, zein bideo bitartez gauzatu daiteke). Hemen duzu memoriaren gidoia. 

Galderarik izanez gero, ez izan zalantzarik unibertsitateko arduradunarekin email bidez harremanetan jartzeko (ykortabitarte@deusto.es).